AHT-aren izena aldatzea aldarrikatzen dut. Nire ustez dagokion izena "GHT-a" izan beharko litzateke.Zergatik? "G"-z beterik dagoelako:-Gezurretan oinarrituta dago; zenbatu ezinak dira.-Gizarte zerbitzurako ez dago egina, eliteendako baizik.-Gertu dagoena urruntzen du.-Gure mendi, baso eta soroak txikituko ditu.-Garesti samarra da (Iruña-Madril 100€ inguru)-Gutxi erabiliko litzateke (Nafarroan %0,6 bakarrik)-Gastu izugarria da (3.000 milioi € Nafarroan, 4.790 € biztanleko)-Garraiatzeko merkantziak ez du balio.-Geltokirik gabe geratuko lirateke hainbat herritan eta eskualdetan.-Gasolina gehiago erabiliko genuke Iruñera joateko trena hartzera.-Galerak ekarriko ditu, bai ekonomikoak bai sozialak.-Geografikoki jasanezina da, pasatzen den lekutik suntsitu egiten duelako.-Gorrotoa sortzen du igarotzen den tokietan.-Gogaitzen du fauna.-Gorrarena egiten dute gizartearen iritziaren aurrean.-Galarazten digute herri galdeketak.-Guztion artean ordainduko dugu ez erabili arren.....Hori bai, badago G bat positiboa:-Garai berria ireki da udaletxeetan eta jendearen artean. Beraz, azken G:GELDITUKO DUGU¡¡