Biomasaz

Juan Manuel Grado, Pello Mariñelarena, Gorka Urteaga, Samara Jimenez, Cristina Lizarraga eta Francisco Javier Lucas. 2011ko eka. 10a, 00:00
Sakanako Mankomunitatearen Basogintza Tailerreko enplegu ikastaroan aritzen garen ikasleetako batzuk —behean sinatzen dugunok—, zenbait adierazpen egin nahi ditugu, maiatzaren 27an Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berriaren inguruan. Berri horretan aipatzen zen Basogintza Tailerra abiatzearekin batera, Sakanako Mankomunitatea Cementos Portland Valderrivas enpresarekin kontaktuan jarri dela, porlan-fabrika gure basoetako biomasaz hornitzeko. Helburua enplegua sortzea dela. Guk, ondoko zehaztapenak egin nahi ditugu:1. Enplegua sor daiteke, baina gutxi eta epe motzerako. Cementos Portland-eko presidenteak, Dieter Kieferrek Diario de Navarra egunkarian maiatzaren 12an adierazi zuen bezala, interesgarriena 2. fasea litzateke: pneumatikoak, erabilitako olioak, disolbatzaileak, automobilen hondakinak eta abar erraustea.2. Gure ustez, basoetako biomasarako beste alternatiba batzuk aztertu beharko lirateke; izan ere, modu jasangarrian kudeatuta, enplegu gehiago sortuko litzateke eta biomasa erraustea baino mesede handiagoa ekarriko luke.3. Gure basoak bizirik mantendu nahi ditugu, eta arnasten dugun airea garbi, orain eta beti.