EMAKUME ETORKINEK PAIRATZEN DUTEN BAZTERKERIA HIRUKOITZA

Begoña Zestau Baraibar 2011ko eka. 17a, 00:00

    Egoera  zail hau hobetzeko aldarrikapenekin jarraituz:    -Sexuaren industrian ari diren emakumeen aldekoak: prostituzio lanaren ilegaltasun egoerak pertsonak esplotazio harremanetara lotuak egoteko aukerak indartzen ditu, eta  pertsonekin trafikatzen dutenentzat nola sexu lanetan aritzea behartzen dutenentzako inpunitaterako guneak irekitzen ditu.     Marjinazioa opresio biderik arriskutsuena da. Hortaz, ondorengo aldarrikapenak egin nahi dira esparru honetan ari direnen alde: *Pertsonen esplotazio sexualerako trafikoaren aurkako politika. Eskubide laboralak, sozialak, judizialak eta laguntza berezien prestazioak suposatuko dituen politika.*Borondatezko sexu lanak, edozein lanek bezala, eskubideen onarpena eskatzen du. Horretan ari direnentzat: gizarte segurantza eta osasun publikorako eskubidea; gainontzeko langileen lan baldintzak lortzea; gutxienezko soldata ezartzea; eta babes sozial orokorrerako sistemak babestuko dituzten zerbitzuen prestazioa. *Familian  biolentziaren biktimak diren emakumeentzat:Emakume etorkina bereziki sentibera da familian tratu txarren biktima izateko. Irregulartasun egoerak salaketa jartzerakoan atzera botatzen ditu. Askotan sare sozial sendorik ere ez daukate laguntza bilatzeko; eta bizi duten marjinazioa, jazarpen ekonomikoa eta pilaketa egoerek intolerantzia eta biolentzia domestikoaren baldintzak muturrera eramaten dituzte.Honi guztiari askotan zailtasun material, linguistiko eta administratiboak gehitu behar zaizkio  salaketa jartzerakoan.Hortaz, premiazkoa egiten da tratu txarren kasuak banaka aztertu, eta gisa honetako biolentziaren biktima diren emakume etorkinak babestuko dituzten praktika eta arau berriak ezartzea; bestetik, emakume bakoitzaren "ahultasun" egoera kontuan hartuz, beste askoren artean, paperak lortzeko eskubidea onartzea, beraien bikoteekiko menpekotasun administratiboa dakarren araudia aldatuz horretarako.