EGIN DEZAGUN URRATSA

Zoila Berastegi 2011ko eka. 17a, 00:00

Errealitate berak mila aurpegi izan ditzake eta milaka aurpegi errealitate berean isla daitezke. Gure lurretik kanpo bizi den batek nekez lotuko lituzke "km, gutun eta isolamendu" hitzak, edota "beira, autobus eta amets" hitzak, edota "bakardade, istripu eta senide" hitzak. Aldiz, guretzat ez da asmakizun kontua, bizipen kontua baizik. Euskal Herriko makina bat etxek aspalditik pairatzen baitute dispertsioa. Astebururo- astebururo, 30 urtez egin duen ibilbide bera egiten du 70 urteak aspaldi beteak dituen  ama batek, bere semea ikusteko ilusioz. Astebururo- astebururo, bere alaba besoetan duela, senarra besarkatzeko grinez abiatzen da emakume bat. Oraingo honetan ilobaren marrazki bat daroakio opari gisa.Astebururo- astebururo, bisitan norbait etorriko den ametsetan diharduten du Malagako espetxe batean 20 urte preso daramatzan gizon batek. Eta gaurkoan ere inor ez.Astebururo- astebururo, senide eta lagunak abian. Egunero- egunero presoak esperoan, maitasun taupaden esperoan, beste aste bat lau pareten artean pasa ahal izateko.  "Ustedes hoy se quedan sin visita", "Bi lagun hil dira Galiziako espetxean den senide bat bisitatzera zihoazela", "beste espetxe batera eramango nautela esan didate", "... nik ere maite zaitut", "¿qué pone en esa camiseta? maite zaituztegu". Herri honen normalizazio bidean ezinbesteko urratsa behar du izan dispertsioaren amaierak. Ez dadila Euskal Herrian banaketak islada izango duen aurpegirik egon. EUSKAL PRESOAK ETXERA.