Ezagutzen duzu Nafarroako Gobernuak Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritzaren bidez eskaintzen duen zerbitzu hau??2010ean 247 haur haien etxeetatik atera behar izan ziren, bertako egoera guztiz kaltegarria zelako. Haur horiek posible denean senitartekoekin joaten dira; gainontzekoak haurren oinarrizko beharrak maitasunez betetzeko prest dauden familietara bideratzen dira.Helburua haurren bizi kalitatea bermatzea da., harik eta haien gurasoek heziketarako gaitasunak eskuratzen dituzten arte.Arazoa da egun, Nafarroan, ez daukagula behar adina familia, eta haurrak tutoretzapean dauden Adin txikikoendako pisuetan sartzen dira.Argi dago haiendako egokiena familia batera joatea dela. Bertan maitasun giroan, beste eredu ikasten dutelako eta haien beharrak asetzen dituztelako. Harrera etxean seme-alabak egonez gero, babespean hartzen diren haurren adina, etxekoena bezalakoa edo antzekoa izatea da egokiena.Familia bat prest balego zerbitzu hau ondo ezagutzeko interneten bidez helbide honetan sartu daiteke:http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2566/Programa-de-acogimiento-familiar edo tfno.honetara deitu: 948 29 29 52 eta bertan prozedura guztia azalduko zaio.Familia horiek, errrentaren arabera hilero diru-laguntza eta prestakuntza jasotzen dute. Psikologikoki eta emozionalki ondo prestatuta egon behar da. Familiek haur horiei egiten dieten mesedea ezin da inolaz ere ordaindu, eskuzabaltasunez eta bihotzetik hartutako konpromiso bat da. Etxeko guztiek eta hartutako haurra egoera berri horretara egokitu behar dira, eta esperientzia hori ez da batere erraza.Onura etxeko helduendako eta haurrendako izaten da. Adin txikiko haurrak, emozionalki nahiko minduta daude, eta maitasun giroan haien osasuna nabarmen hobetzen da, eta heziketa prozesu osoan aurrerapauso izugarriak ematen dituzte.Haurrek maitasuna besterik ez dute ematen, eta gure gizartearen lekukoa hartuko duten ondorengoen osasuna zaintzea eta bermatzea denon ardura dela uste dugu.