* Gure hizkuntzak gaur arte iraun baldin badu, euskal kulturaren ezaugarriherrikoiaren ondorioz izan da. Ahozko transmisio eta moldaketen bidez,ipuin, mito, asmakizun, atsotitz, bertso edo kantak hiztegi, gramatika etadatu-base bihurtu ditugu. Eta ondare herrikoi eta publiko horri segika heldugara garai digitaleraino. Kultura bizi eta dinamikotik egungo kulturakontrolatu eta estatikora.** Orain, kultura tresna informatikoen bidez kontsumitu, sortu, partekatu etazabaltzen da, eta bai tresna hauek zein edukiak berak ere libreak izateariutzi diote hein handi batean, enpresa handien eskuetan, eta lizentzien(copyright) menpean.** Euskara hizkuntza murriztua izanik, enpresek (etekin ekonomikoa bilatzendutenek) hain publiko txikia ez du kontutan hartzen, eta txikia, txikiagoegiten dute. Horrela, lege eta jabegoen bitartez, euskararen benetakohedapena ezkutatu eta oztopatzen da.** Baina euskal komunitateak hasieratik egin du aterpe teknologiko librebaten alde, Kultura Librea eta Software Librea ildo nagusitzat hartuz.Kultura eta software mota honek, betiko kultura herrikoiak baimentzen zuenaonartzen du: erabilpen askea, kopia, eraldaketak, banaketak, elkartasuna....eta lizentzia libreen bitartez euskararen presentzia areagotzen du etxeetan,kalean, eta sarean. Horrela, besteak beste, Librezale, edo Nabigatu Euskarazekimenak ditugu aspaldidanik abian, eta baita PuntuEus (.eus) internetekodomeinuaren alde egiten duen lan-taldea. ** Lan honi esker, posible dugu aro digitalean tresnak euskaraz izan, euskaramundura zabaldu, eta sormen herrikoiak osatzea, kultura, software etalizentzia libreen mesedetan. Guzti hau ezagutzeko aukera praktikoa izango daheldu den Uztailaren 1ean Iru_ean ospatuko dugun Install Festan. IkusiKultura Libre Komisioaren egitaraua hemen: http://ttiki.com/29768*