ARO BERRIA, ILUSIO BERRIAK

Elena Irigoyen Arbizu 2011ko uzt. 1a, 00:00

Dagoeneko uda garaian sartu gara. Eguraldi ona, eguzkitsua, beroa, kalean egoteko gogoa, herriko festak, gaugiroa terrazatan, ze ondo. Negua pasa ondoren ederki hartzen dugu aro berri hau. Gorputza berpizten da eta gauzak egiteko gogoa ematen du, ilusioa pizten da berriz. Gure inguruan, arlo politikoan ere, ilusioa eta aro barri batea sartu gara. Gure udalak berritu dira eta sartu direnek ilusioz eta gogoz  beteta hartu dituzte karguak, izango dute lau urte luzeak momentu txarrak izateko, eta baten bat ere damutzeko.Baita Euskal Herrian ere beste aro berrian sartu garela ematen du. Negu luze eta gogorra bizi ondoren, badirudi oraingoan egoera sozial eta politikoa normalizatzeko unea ailegatzen ari dela. Bueno oraindik ere bide luzea dugu aurrean, baina pixkanaka-pixkanaka lortuko dugu elkarrekin bizitzen eta eskubide guztiak errespetatzen.Nire aldetik berriz, honekin aro bat bukatzen dut, Guaixe aldizkariarekin izan ditudan kolaborazioak, alegia. Azkeneko hilabeteetan momentu bakoitzean buruan edo barruan nuena saiatu naiz plazaratzen. Segur aski gai batzuk interesanteak egin zitzaizuen, besteak igual ez hainbeste, baina guztietan gaiak mahi gainean jarri eta pentsatu araztea izan da nire helburua. Baita erronka izan da niretzako, euskaraz 1400 karakteretako artikulua idazteak badu bere lana, eta are gehiago euskaldun berriarentzat. Dena den oso aukera polita egunerokotasunean tarte bat egin, gai desberdinetan sakontzeko. Orain beste gauzetan sartzeko momentua da, aro berrian ilusio berriak. Aio Guaixe.