Nafarroako Gobernuak erabiltzen dugun petroliotik eratorria erregai nagusia, pet-kokea, biomasarekin ordezkatzeko baimena eman digu, egurra, kortxoa, egur-azalak eta landare-hondakinak erabiltzeko. Porlanaren prozesuak, ezin bestela, CO2 sortzen du baina beharrezkoa zaigu gizartearen garapenerako (azpiegiturak, etxebizitza, ikastetxeak, ospitaleak). Pet-kokearen kontsumoa murrizteak planetaren iraunkortasunari laguntzen dio eta gure petrolioarekiko mendekotasuna mugatzen, gure kostuen %30a. Estrategia hori, EBk klima aldaketari aurre egiteko dituen helburuekin lerrotuta dago (Kiotoko Protokoloa). Hondakinen biltegiratzeak edo suntsitzeak ingurumen eta ekonomiko kostuak ditu eta, hala ere, CO2 eta metano (CO2 baino 20 aldiz okerragoa) iturriak dira (berez edo erraustegian). Ordezko erregai gisa erabiliz emisio-iturri bikoitza hau bateratzen dugu, bere bero-ahalmena probetxatuz.Europan eta AEBetan 30 urte daramatzate balioztatzen, gaur %50-60 ordezkatuz. Alemanian zabortegiekin bukatu dute (Arbizukoa bezalakoak, EBko hondakinen hierarkian irtenbiderik okerrena). Espainian %12 ordezkatzen da eta gure helburua %3a besterik ez da, nahikoa ez izanik ere. Teknika segurua eta garbia hau ezartzen Europan azkenetarikoak izango gara (Sakanan bertan landare-biomasa balioztatzen da jadanik, batzuk ezkutatu nahi izan ere). EAEko hiru porlandegiek itzela balioztatzen dute inguruko gizarte eta autonomiko eta tokiko administrazioaren laguntzaz. Nafarroak ezin du bere lurraldean duen porlandegi bakarra arriskuan jarri porlana beste komunitate batzuetatik ekartzeko kostu gehiagorekin.Balioztatzen ez duten porlandegiek ez dituzte bere CO_ isuriak murrizten eta ondorioz diru-zigorrak jasango dituzte, euren lehiakortasuna galduz. Europar legedia argia da, hondakinei bere energi-balioa ateratzearen alde dago ekoizpen prozesuan birziklatuz gain. Argi utzi dezagun, ez garela erraustegia gure ordezkapen tasa teknikoa mugatua delako eta hondakin berririk sortzen ez dugulako, errautsak, kalterik gabe, zementu-egitura molekularrean finkatzen direlako. Ezta dirurik jasoko dugunik, aldez kontra, erregaiak erosiko dizkiegu enpresa espezializatuei.Estrategia honekin enplegua eta aberastasunaren itzulera bermatzen dugu, 160 familien soldaten, udal-zergen (beren diru-sarreren %30-40) eta gizarteari emandako zerbitzuaren bidez. Horregatik langileak ditugu gure aliatuak eta denok erakunde eta inguruko gizarteari laguntza arduraduna eskatzen diegu, era berean Udalari elkarrizketa eskainiz.