Oporrak lasaigarriak eta aberasgarriak izan daitezke edo aldi berean oso beltzak. Hala ere, oporrak behar - beharrezkoak ditugu geure lan ohiturak eten ahal izateko eta deskantsatzeko. Familia erlazioak gatazkatsuak ez badira deskantsatuko dugu, bestela, opor aurretik geunden baino nekatuago itzul gaitezke, familiak nekea eragiten duelako, seme-alabek asko nekatzen dutelako...Familia erlazioak onak ez badira, gatazka berehala agertuko da, elkarrekin denbora gehiago egotean gatazka gehiago izaten direlako.Oporrak, bestaldetik, gu zaintzeko eta berritzeko erabiltzeaz gain, gehien maite ditugunen arteko harremanak hobetzeko balio dute, gure seme-alabengana gehiago hurbiltzeko, hauek gehiago entzuteko eta eskaini ez diegun denbora hori eskaini ahal izateko balio dute.Gure bikotekidearekin komunikazioa berritzeko ere ongi etorriko dira opor egunak, gauza positiboak berreskuratzeko eta ezkutuan dauden tentsioak arintzeko.Garrantzitsua da bikoteak bata eta bestearen gustuko gauzak zeintzuk diren jakitea, eta batak bestea laguntzeko joera izatea, norberaren nahiak errespetatzea ezinbestekoa izango baita..Horretarako, familiaren berezitasunak hartu beharko dira kontuan lehenik oporrak planifikatzeko garaian.Gatazkak eta haserreak ekiditea ez da ona eta hor daudela aitortzea hobe izango da, geroago konpontzeko aukera izan dezagun. Zein gauzek molestatzen gaituzten jakitea ona izango da eta arazo horiek konpontzen saiatuko gara. Beste alde batetik, gustuko ez ditugun pertsonak ekidin egingo ditugu, nahiz eta familiakoak izan eta gustura gauden horiekin egoten saiatuko gara.Gure familian gustura egoten garen pertsonak aukeratzeko eskubidea izan behar dugu eta ondo konpontzen ez garen horietatik aldentzeko.Oporrak familiarekin igarotzen baditugu, arazoak aurreikusteko balio dezaketen atal batzuk kontuan hartu beharko ditugu:Hautalekua: hautatutako lekuak denen oniritzia jaso behar du. Askotan gehiegizko espektatibak izatea ez da ona izaten.Atsedena: estresa gutxitu ahal izateko balioko du, eta norberaren nahiak eta gustuko gauzak zaintzea garrantzitsua da.Intimitatea: nahiz eta taldean bidaiatu, norberaren espazio pertsonala errespetatu behar da.Errespetua: norbanakoaren gustuak kontutan hartu behar dira eta denek gauza berak ezin dituztela egin jakin behar dugu. Diferentziak errespetatu behar dira eta inor ez da nahi ez duen zerbait egitera behartu behar.