Sanjoan eta sanpedroak pasata, baina Sakanan behintzat urrira arte, jada jaiez disfrutatzera abiatzen diren neska-emakume eta gizon-mutil asko eta asko.Uda garaia, urtean zehar baino gehiago, elkarrengana hurbiltzeko garaia omen dugu. Elkarrekin egoera alaiak konpartitzeko uneak, jendartearen kohesiak, kimika, elkarren ondoan gozatzeko aukerak....Halaber, gizon eta emakumeen arteko egoera hauek naturaltasunez bizitzeko desoreka handiak daude.Denok izan behar dugu jaiez gozatzeko aukera, emakumeek gehiegikeriak, irainak, biolentzia jasateari beldurra hartu gabe.Izan ere, mutil zein gizon batzuek, jai esparruetan ere nesken ipurdia ikutu ohi dute; emakumeen desioak ez dituzte errespetatzen; neskek bakarrik barre egitea ezin dute onartu; haietaz aprobetxatzen dira.Gatazka hau konpontzeko konpromiso politikoak hartu beharrean gaude. Tamalez, oraindik bete gabeko asmoa da emakumeek bete-betean parte hartzean edo erabat murgildurik jaiak ospatzen uztea.Gertakizun hauetan, denok, zenbat eta arreta gehiago jarri orduan eta disfrutatzeko aukera zabalagoak izango ditugu; bai emakumeek bai gizonek, eta hor dago koxka.Gure jaietan denok joka dezakegu gizon eta emakumeen orekaren alde.Jaiak bai, borroka feminista ere bai