Hamar urte baino gehiago dira, udaren, oporren eta eguraldi onaren etorrerarekin batera, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio Programetatik "udako kanpaina" izenarekin ezagutzen den sentsibilizazio kanpaina argitaratzen dugula.Honen oinarrizko helburua kanpaina desberdinetan planteatzen ditugun gaien inguruan hausnarketara bultzatzea da, zuzendua dagoen populazioa kontutan hartuta, urte bakoitzean garrantzitsuak iruditzen zaizkigun gaiak lantzen ditugularik. Kanpainaren formatua erabilgarria egiten saiatzen gara, egun batetako informazioan geratu beharrean, denbora gehiagoz gaztearen inguruan presente egoteari garrantzia ematen baitiogu. Orain arte erabilitako formatuen artean, CD kaxak, boligrafoak, libretatxoak... topa ditzakegu.Kanpainen ideiak udaren, oporren eta herrietako festen etorrerarekin batera kontsumoen kopurua eta maiztasuna handitzen dela pentsatzearen ideiekin daude harremanetan. Ideia hau abiapuntu bezala hartuta, prebentzio programetatik oso ondo pasatzea, lagunekin gozatzeko denbora izatea... ondo dagoela iruditzen zaigu, guzti hau ere kontsekuente izatearekin eta kontsumo arduratsu bat izatearekin lotura duelarik.Azken bi urteetako kanpainetan jarrera orokorragoetan zentratu gara, bizitzako jokabideekin zerikusia dutenetan hain zuzen ere. Eta, nola ez, zeharka, kontsumituko dugun edo ez, zenbat, nola, zer... erabaki behar dugun momentuekin topo egingo dugu. Garrantzitsua da, beraz, erabaki bat hartu baino lehen informazioa esku artean izatea. 2011ko udako kanpaina honen titulua "Jakitea nahi...? Ausartu zaitez!" da. Kanpainaren lau ideiak agertzen diren euskarria ordenagailuaren arratoiarendako alfonbrila bat izango da, oinarrizko hiru zonaldeetako 12, 13 eta 14 urtetako neska-mutilei hemendik gutxira iritsiko zaiena, hain zuzen. Momentu berean gurasoendako izango den beste eskutitz bat bidaliko dugu, bertan bere semeei alfombrila iritsiko zaiela informatzeaz aparte, kanpainan landu nahi ditugun gaien inguruan bere semeekin hausnarketa egitera animatzen ditugularik. Gaiak honako hauek dira:- Gorputz irudiarekiko obsesioa. - Inguruan dugunaren aurrean kritikoak izaten ikastea. - Alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa atzeratzea eta gutxitzea. - Erantzun bezala EZ bat onartzearen ideia indartzea.Prebentzio programetatik uda oparo bat pasatzea desiratzen dizuegu! Alfombrila iristen zaizuen gazteei espero dugu zuen gustukoa izatea.