Euskara zaila da. Egia batzuk: D ereduan erraz ikasten da, txikitan gaitasun handiagoa dagoelako ikasteko. Gainera, elebitasunak beste hizkuntzak ikastearen prozesua errazten du. Beste hizkuntzekin konparatuta, baditu zenbait gauza errazagoak direla eta zenbait gauza zailagoak, baina ez da hizkuntza zailenetarikoa. Euskal Herrian milaka pertsonek ikasi dute eta ikasten ari dira. Praktikatzeko ez duzu atzerrira joan behar. Euskara inposatu nahi da. Egia batzuk: Kasu honetan ez da esaten Gaztelera (edo Frantsesa iparraldean) jakitea derrigorrezkoa dela eta ezinbesteko baldintza lan egiteko. Espainiako konstituzioaren arabera, herritar guztiek jakin behar dutela. Ingelesa ere derrigorrezkoa da ikasgai bezala. Hobe esanda, aske gara euskara ez ikasteko, beste hizkuntzak derrigorrez ikasi behar diren bitartean. Euskara ez da izan Nafarroako hizkuntza garrantzitsu bat. Egia batzuk: XII. mendeko testu batean, euskara aipatzen da Lingua Navarrorum bezala, hau da, nafarron hizkuntza. XVI. mendean 3 nafarretatik 2 euskaldunak ziren. Nafar batek idatzi zuen euskarazko lehendabiziko liburua (Etxepare). Euskararen egoera ona dela.Egia batzuk:Unescoren arabera, oraindik desagertzeko arriskuan dago. Gainera, toki askotan ez da ofiziala. Zailtasun handiak egoten dira ikasteko edo erabiltzeko. Batua ez da euskara. Egia batzuk: Euskara oso aberatsa da eta hizkera desberdin asko daude. Euskara batua oso denbora laburrean garatu da, beste hizkuntzek mendeetan egin dutenak, euskarak mende erdian egin du. Hizkuntza batzuetan aspaldian egin zen prozesuak, espainolaren kasuan, baina besteetan orain dela gutxi, italiera eta alemanaren kasuetan. Hizkuntza guztietan eman da estandarizazio hori. Batua gehienetan euskara jasoa da eta ez kaleko hizkera. Beste hizkuntzetan ere, ez dira berdina kaleko hizkera eta jasoa. altsasuneuskaraz@euskalerria.org