Compañía 3Rk Nafarroako Hondakinen Kudeaketa planaren (NHKP) partehartze, informazio eta onarpen prozesuari egindako salaketa publikoa da eta era zabalean justifikatua dago. Eta bereziki Nafarroan hondakinen arazoari konponbidea bilatzeko ERRAUSTEGI bat jartzeari. Era honetan, aurreko plan ezberdinetan onarturiko ildo estrategikoen aurka doaz eta baita hiritarren eta udal instituzioen iritziaren aurka.Beti proposatu eta eskatu dugu Bilpen Selektibo Integral baten, materia organikoaren kompostarekin batera, aldeko apustu sendoa. Izan ere, hau da hondakinak kudeatzeko aukera eraginkor bakarra, bai sozialki, bai ingurugiroari begira. Beharrezkoa da betetzea hondakinen inguruko legediak esaten duena hauek kudeatzerakoan erabili behar diren sistema ezberdinen hierarkiaren inguruan. Baieztatua dago, eta badakigu, Murrizketa-prebentzio, Berrerapilpen eta Birziklatzea bultzatzen bada, hondakinen inpaktua minimoa izango dela eta ez direla beharrezkoak izango garestiak eta ingurugiro sozial eta naturalekiko kaltegarriak diren azpiegiturak.Honen aurrean, Nafarroako Gobernuak errausketaren aldeko apustuarekin jarraitzen du, sortutako hondakinen %50a erretzeko gastu ekonomikoa handia sorraraziz. Are gehiago krisi eta murrizketa garaian gaudela kontuan harturik.Ez dirudi nahikoa denik errausketaren proiektua defendatzea aukera razional eta merkeenaren aurrean, aurkakotasun sozialaren aurka eta ingurugiroaren kalteak kontuan hartu gabe. Izan ere, proiektua ateko atzetik sartu nahi digute, Olaztiko Cementos Portland Valderribas enpresari porlana egiteko baimena aldatuz eta Hondakin Kudeatzaile titulua emanez. Hau da, NHKP-an azpiegiturak jartzeko agertzen diren gomendioen aurka doaz, errausketa baimenduz gune urbano batean, inolako eztabaida politiko eta sozialik gabe, alternatibak begiratu gabe eta publikotasunik gabe. Berdin zaie Sakanako 3200 herritarrek proiektuari ezetza eman izana, Nafarroako Gobernuari argi erakutsi diotenez.Berriz ere, indar politiko eta ekonomikoen ados jartze eta estrategia bateratu baten aurrean gaude. Ez da huskeria Grupo Cementos Portlandeko (FCC) Ingurugiro, Jasangarritasun eta Innobazioko Zuzendaria Ignacio Elorrieta izatea, Nafar Gobernuko Ingurugiroko Zuzendaria izandakoa. Multinazionalek ere argi ikusten dute "hondakinak altxor bat direla" eta dirua lortzeko alor berriak bilatzen dituzte, dirulaguntza handiak baitaude eta teknologi garestiak saltzen baitira. Beste arlo batzuetan bezala, kasu honetan Portland Valderribasek (FCC) porlana, merkea eta atzerriko lehiakortasun handia duen produktua, sortzetik errausketaren aldeko bidea egiten ari dela ikus dezakegu, dirusari handiak dituena, ingurugiroa eta arlo soziala alde batera utziz. Hau gutxi balitz, itun internazionalen gaindi ere doaz, Estokolmokoa kasu, zeinak porlandegi-erraustegiak dioxina eta furanoen iturri handienak direla dion. Bi substantzia hauek kantzerra sortzeko arrisku handia dute eta ez dago segurtasun maila minimorik.Ezbairik gabe, Cementos Portlanden defentsa estrategia ondo eraikia dago. Lehenik eta behin, langileei beldurra sartu nahi diete eta ondoren, pet-coquea (petrolioaren eratorria) hondakingatik ordezkatzea ingurugiroaren defentsa neurri bezala aurkeztuz. Hau ez da berria enpresa handien funtzionamenduan, edozer presio eta argudiatze darabilte haien irabaziak handitze aldera: ingurugiroaren defentsa eta lan postuen defentsa, iruzurrerako bi argudio on.Errausketa ezin da praktika osasuntsu eta ingurugiroarekiko ona bezala aurkeztu eta defendatu, aireratzen diren agente kontaminagarrien neurketa zaila baita.Lanpostuen defentsa beti egongo da enpresaren interesen esku, ez langileenetan. Edozein momentutan, errausketarekin edo gabe, enpresak lekualdatzea, plantilla murriztea edo ixtea erabaki dezake, negozioa ez delako errentagarria.Honengatik guztiagatik, Compañía 3Rk gure elkartasuna adierazten diogu Olaztiko Cementos Portlanden ERRAUSKETAREN aurkako bizilagunen plataformari eta enpresako sindikatu eta langileei hondakinen erretzeari haien babesa birpentsatzea eskatzen diegu. Bizitzaren eta bizikidetzaren defentsa sorturiko bildurraren eta multinazional baten irabazien gainetik dago. Lan eskubideak produkzio bideen jabeen aurrean borrokaren, zuzentasunaren eta estrategia ezberdinen bidez lortu ziren, horregatik gaur egun, oraindik, zuzenbide estatu bat dugula esan dezakegu.Uztailaren 16ean Altsasun, Errausketarik EZ Cementos Portlanden / No a la incineración de residuos en Cementos Portalnd lelopeko manifestaziora atxikitzen gara eta bertan parte hartzera animatzen dugu jendartea.Eta honakoa gehitzen dugu: Bilketa Selektibo Integralari BAI, guztion ardura da.