Aprobetxatu behar dut Sakanako jendeari eskerrak emateko.Bi urte daramatzagu Sakanako pertsona ezgaituen eskubideak borrokatzen eta asko lortu da. Lehenengo, jendeak sentsibilizazio gehiago du eta hori oso pauso handia da. Bigarrena, pertsona ezgaituentzat gauza asko egiten ari dira: Intxostiapuntan gela bat, concilia, aisialdia....Hemendik Sakanako udalei, laguntzaileei... eskerrak eman behar dizkiet. Esaten da jende gaztea galduta dagoela, sentsibilizaziorik gabe, baina gure prozesuan oso inportantea izaten ari da: lokala lortzeko, aisialdia egiteko...Prozesu honetan orain dela 2 urte David Crespok Altsasuko festetan txupinazoa bota zuen eta aurten Maitane Pinto eta Yosu Bilariñok Olaztin uztailaren 23an botako dute. Politikoek baina gehiago disfrutatuko dute zalantzarik gabe.Orain bakarrik pisu babestuak , transportea ....lortzeko dago eta Sakanako udalen laguntza eskatzen dugu...