GAUZEK ERE ARIMA DUTE

Adelaida Kintana 2011ko uzt. 22a, 00:00

Benetan, sinistuta nago gauzek ere arima dutela.  Txikitan erlijio klasean edo dotrinan esaten ziguten gizakia dela izadian arima duen izaki bakarra, eta nik sinistu, noski.Baina begira zer gertatu zitzaidan orain gutxi.  Orain dela hilabete batzuk argazki digitalak  ateratzeko txartel bat erosi nuen, baina nire gustukoa ez zenez, aldatzera joan nintzen, kapazitate handiagokoa nahi bainuen. Dendara joan eta dendariak esan zidan: "-Tori. Aldatu egin dizut eta kamara barnean utzi dizut argazkiak ateratzeko prest"Ederki.  Etxera joan, oporretara joan, argazkiak atera, txartela bete eta beste bat sartzera nindoanean, sorpresa!  Dendariari itzulitzat neukana agertu zen.Alajainkoa! Txartel honek ez du dendan segitu nahi! Txartel ibiltari horietako bat izango da!.Baina afera ez da hor bukatzen.  Aste honetan ordenadore eramangarri horietako bat erosi dut, eta egindako hainbat probaren artean bat argazkiak ikustekoa zen, horretarako arestian aipatu dudan argazkien txartel maite hori sartu nuen.  Probak egin eta gero, ordenadorea gustatzen ez zitzaidalako dendara itzultzea erabaki nuen.  Beraz, ordenadore eramangarria paper guztietan bildu eta kaxen barruan (2 baitzeuden) sartu ondoren, gogoratu nintzen txartela barruan zegoela.Ai ene, hori lana! Berriro ordenadorea kaxetatik atera, zorro guztiak kendu eta hantxe zegoen nire argazki txartela. Orduantxe konturatu nintzen argazki-txartel hori nirekin egoteaz aspertu zela eta beste toki batera joan nahi zuela.Bai, bai, orain sinistuta nago gauzek ere arima dutela...Zuei ez zaizue horrelakorik gertatu? Niri askotan.  Adibide asko jar nitzake, baina horrekin aski dugula uste dut.