AZALDUKO DIDAZUE?

Juan Carlos Suarez 2011ko uzt. 22a, 00:00

Eskutitz hau idazten ari naiz ez dudalako gertatzen ari zaidana ulertzen. Iruñea asko gustatzen zaidan hiria da, etengabe lan eta borrokatu dut, zintzotasunez beti, nik nahi nuena lortu arte, hau da, jatetxeetan lan egitea, nire lanbidea orain dela 40 urte Argentinan. Langabezian gelditu nintzenean krisiaren eraginez, taberna bat zabaltzea erabaki nuen, inoren laguntzarik gabe hasi nintzen eta aurrera jarraitzea lortu nuen, orain hiru langile dauzkat, denak espainolak. Zapatero Jaunaren okerrek behartuta, 15 hilabeteren ondoren langile bat langabeziara bidali behar izan dut. Marokoarra den aldamena daukat, taberna gaineko lehenengo etxebizitzan, hotsengatik eta abarrengatik salaketa pilo bat jartzen ari zaidana. Polizia neurtzen egon zen eta dezibelio bakarra pasatzen zen eta, horregatik, isuna jarri didate. Baina ni poliziara joanda ere, ezin dut salatu, nahiz eta etengabe iraintzen gaituen bai ni baita nire langileak ere. Jazarpen psikologiko eta fisikoa sentitzen dugu, gugan eragina duena. Esaterako, langileek ez dute ez zaborra atera nahi, ez patiora botilak uztera joan nahi ere. Badirudi lan egitera eta lana sortzera datorren etorkinak ez duela entzuna izatea merezi, eskubide guztiak jarduera argirik ez dutenendako direla. Poliziak argi eta garbi esan zidan nahi zuena dirua dela, baina ni nekatzen hasia naiz. Nire negozioan nahiko nahasmena sortzen ari da, egunero goiz itxi beharra daukat. Dezibelio bakarrarengatik ikaratuta nago. Herriko Guardia Zibilak aski ongi ezagutzen du, bere etxera genero indarkeriagatik joan izan delako, bezero, nire langile eta abarren kontra erabiltzen duen indarkeria. Ez kezkatzeko esaten didate baina ez nago batere ongi hurrengoa zer izan daitekeen pentsatzen. Jaun honek herritik kanpo larre bat dauka, non arkumeak hazten dituen inongo abeltzain baimenik gabe, harategietan saltzen ditu osasun-erregistrorik gabe. Herrian inork ez daki zein den bere lanbidea, emakumea, bi haur (inoiz etxetik ateratzen ez direnak), bi auto eta etxebizitza mantentzen dituen arren.Eskubideak irabazten dituenarendako izan behar dira. Niri gauzak lan eginez irabaztea irakatsi zidaten, eta ez gizartearen kontura bizitzea, edozein herrialdetan egonda ere, eta esker onekoa izaten lan egiten uzten didanarekin. Baina ikusten ari naizena da Espainian legetik kanpo hobe bizi daitekeela.