Badakit errepikatzen naizela, baina gero eta gehiago pentsatu gero eta ziurrago nago: mundu honek zubiak behar ditu. Zubi gehiago behar ditugu. Eta bururatzen zait interpreteak adibide ona direla. Batek beste batek esan nahi duena interpretatzen duenean, bera izaten uzten du besteari ahotsa emateko. Edo hori da uste nuena, baina behar bada ez da ematen "izateari utzi" hori. Beharbada - eta espero dut horrela izatea- interpretatzen, zure ideiak, itxaropenak, aurreiritziak, beldurrak eta kezkak bigarren maila batean jartzen dituzu besteak esan behar duena entzun eta errepikatzeko: onartzen duzu bakarrik ez zaudela, bestea badagoela. Eta zorte onarekin- ezinezkoa delako pentsatzea ariketa dohainik dela- leku eta lehentasun aldaketa horretan, bidean zerbait geldituko da: beharbada inkontzienteki, prozesuan zerbait ikasiko dugu.Itzulpengintza eta Interpretazio titulurik ez da beharrezkoa zubian bihurtu ahal izateko. Hizkuntzak jakitea ere ez da beharrezkoa. Guztiok gara zubiak gizakiak jaiotzeagatik."Bestearen lekuan jartzea" ezagutzen duzu? Ba horixe da zubia izatea: beste aldera pasatu mundua beste aldetik nola ikusten den ikusteko. Eta ez, ez da beharrezkoa beste aldean gelditzea: horretarako dago zubia, behar dugun aldiro gurutzatu ahal izateko, edo bertan bizitzen gelditzeko.Batzuetan berriak ikusten ditut eta pentsatzen dut: "Erdi Arotik ez gara ezer ez garatu". Eta haserretzen naiz, kexatu egiten naiz, triste jartzen naiz; baina gaur, lanera oinez nindoan bitartean, bi zatitan zegoen kanika bat ikusi dut eta pentsatu dut: "kanikak ere apurtu egiten dira". Gauza gutxi dira apurtu ezinak.Behin belaunetan ebakuntza egin ondoren ibili ezin zuelako oso haserre zegoen filosofo bat ezagutu nuen. "Ezin dut pentsatu ezin badut ibili" esaten zidan. Ibiliz, ideiak ordenatuko balitzaizkio bezala; ibiliz, alde batetik bestera gurutzatuko balu bezala.