NIK EUSKAL MUSIKA

Joseba Andoni Beltza,Artzai Iraurgi eta Mikel Mundinano 2011ko uzt. 29a, 00:00
Euskal Musika eta FestakArgi-ilunak eta kezkakHitz egitea nahi,entzuterik bai?Gustuak dira errespetagarriakhangoak, hemengoakzaharrak, berriak;euskal musikarekin... EZ!bere oihartzunarekin!Estu da Karrikestu;irtenbiderik ez du?Etxarriko festetaneremu guztietantxozna ta tabernetantxiringito denetanbehar luke nagusibelarriez ikusieuskarazko musikak.Gure iritzian. Gure irrintzian.Izan behar lukekulturaren trukeleihoak irekitazutabeak jarritahemengoak protagonistanola joan aurrera, bestela,(karramarroak bezela?)herria eta artistaJaietan ze entzu ten da?egin daigun zerrenda, benga:egunez trikitia,Leteren olerkia;arratsaldez txarangaeta gauez patxanga,txanda!Eta zein da hizkuntza? Kuntza!Batzuetan euskera,sarritan ingelera,oso maiz gaztelera,gehienetan erdera,zera!Hau da panorama!Ai aita! ai ama!Badaukagu lana!Ziur etxarriarrak,Gazteak eta zaharrak,Ikusten du premiaGozatzeko mamia,Baina beti da "baina"hedabideen kaña"udako kantak" hainada interes tamaina,eta azkeneanhortaz ohartzeanbarruan dugu dena,gustukoa, eta gustuko ez d ena,Bisbalen rizitoak,Melendiren melena.Komertzialekin beteta besteekin hustu  taberna dabil justu, justu.Eta uste dugu, ez gaude seguru,euskal musikaren inguruan hemenez dela handiaezagutza media.Zer egin? Zer egin? Zer egin?Konponduko da CD batekin?Musika karpeta betearekin?Sentsibilizazio kanpainarekin?Izan dadila mezuaeta konpromezuakanpokoaz nahasita,Nik _ euskal musika!