Maritxuri. Apustu bat luzatuko balizuete: "ezetz bilatu limoi erdi bat, ezetz topatu zeure zapatak zeure etxean ", "erraza dun/duk hori " erantzungo zenuketenoi oker zaudetela esango dizuet, galduko duzuela ziurtatuko dizuet.Limoi erdiaren usain garratza kamiseten artean zabalduko da. Biharamunean ez diozue lurrinik bota behar izango, fruta horiak arrasto freskoa utziko baitio haren arropari.Hozkailua zabaldu eta ... "baina...hementxe dago!" Hantxe egongo da arratsalde osoan bilatzen egongo zareten zapata, zuei begira, arraindegitik ekarri berria den legatzaren antzera.Asmatu al duzue? Ez?! Hurrengo batean apustua nork jotzen duen galdetu ezazue lehendabizi; eta, bat-batean, isilik, zalapartarik sortu gabe Alzheimerra zuen etxean sartu bada, ez haserretu zuen aita, ama edo amagiarrebarekin haiek ere ez dute-eta gonbidatu.