Zenbat aldiz pentsatu dugu haurrak "gorrak" direla? Zenbat aldiz sentitu dugu haur txiki batek adarra jotzen digula?Zergatik gertatzen da hau? Helduek haurren jokabidea heldu gisa interpretatzen dugulako eta egiten duguna asmo batekin egiten dugulako da. Beraz, haurren jokabideetan "asmoa" dagoela uste dugu, helduen munduan gertatzen den bezala.Batzuetan, badirudi haurrek ez dutela egoeratik ikasi nahi. Goizetan edozer gauzarekin distraitzen direlako, ez dielako astirik ematen ez gosaltzeko, ez eskolara garaiz heltzeko... Eta egunero errepikatzen den gauza honekin gure pazientzia agortu egiten da.Haurren mundua nahiko ezezaguna izaten da guretzat. Askotan ahazten dugu oraindik osatzen ari direla eta egunez egun ikasten ari direla, eta, batzuetan, haien adinari ez dagozkien erantzunak eskatzen dizkiegula.Haurrekin harreman positiboa eduki nahi badugu, ez galtzailez eta garailez betetako eguneroko guduak alde batera utzi behar ditugu, gure ikuspuntua aldatuz eta haurren jokabidea "haurren begiekin" ikusiz. Horrela, nahiz eta egoera berriro errepikatu, umeengan asmo txarra ez dagoela ohartzen garenean, jakinik umea plazerraren printzipioz gidatzen dela, egoerak beste era batera ikusiko ditugu, eta ez guda bat izango balitz bezala. Horrek, emozioa gainditu ez gaitzan perspektiba emango digu efektibitatea handituz eta estresa gutxituz.Jakin behar dugu helduen mundua eta haurren mundua kontrajarriak direla: haurrek jolastuz ikasten dute, eta fantasian bizi dira. Guk errealitatean oinarrituz funtzionatzen dugu.Kontuan izateko:Plazerraren printzipioa: jaiotzen direnetik hiruzpalau urtera arte nagusitzen da haurrengan. Osasuntsu hazteko, jolasteko eta dibertitzeko bizi dira bakarrik. Baliteke imitazioz jostailuak jasotzea, baina ez dute haien bizitzan logikoa den zerbait bezala integratzen. Adin horretatik aurrera, oso poliki, barneratzen hasten dira jolasteaz gain horrenbeste gustatzen ez zaizkien beste gauza batzuk ere egin behar dituztela. Baina, betiere, helduon laguntzarekin egiten dute. Haurrentzat, "eginbeharrak" ez dauka helduontzat duen zentzu bera. Gogorarazi egin behar diegu, ez tentelak direlako, txikiak direlako baizik.