Udaberria pasatu da baita uda ere, eta orain, udazkenaren atarian gaudela, Altsasuko festetan murgildu gara, eta zuek ez zaudete. Hala ere, zuen bizitzetan utzitako arrasto alai eta eskuzabala bizirik dirau ezagutu zintuztegun guztion bihotzetan. Zuen irribarrea gure bizitzan lagun izango dugu beti.Urte gutxi izan ziren baina, zinez, merezitakoak. Eskerrik asko gu ezagutzeagatik; aurtengo festetan gurekin eramango zaituztegu ospakizun guztietan.Espero dugu zaudeten lekuan zaudetela Odei Iturriotzekin elkartu zaretela —ziur gaude zuek zaintzen egonen dela—.