Irailak 4a, igandea, duela 75 urte Otsoportilloko (Urbasa) leize inguruan erailak izan zirenen alde egindako omenaldia, goizeko 12etan, meza.Ez da beharrezkoa gogoaraztea Elizak, instituzio bezala eta barruko kontsentsu zabal batekin, nahiz eta salbuespenak egon ziren, hasieratik babestu zuela kolpe militarra hura dudarik gabe babestu zuela, LEGALA zen Gobernu baten kontra, Errepublika kontra. Onartua dago leizetan, kunetetan, zezen plazetan eta abarreko hilketak, batez ere erreketeek, falangistek eta militarrek egin zituztela; askotan kapilauen laguntzekin eta beste kasu batzuetan Eliza hartako apaizek biktimak salatuz, omendutako kasu batzuetan gertatu zen bezala.Elizak gaur egun, (75urte pasa ondoren) ez du egin hainbeste predikatzen dituena: "...bekatu bat eginez gero jaungoikoaren barkamena lortzeko, kontrizioa edo bekatuen dolumina egon behar, zuzenketa asmoa eta konfesoreari bekatuak azaldu." Asoziazio batzuek, orain dela gutxi Madrilera Aita Santua etorri zenean, keinu bat egitera gonbidatu ziouten bide horretan., eEzta pentsatu ere, ordea; agian oraindik uzsten baitute bekaturik ez zela egon. Horrengatik, guztiarengatik, holako omenaldietan, ekintza erlijiosoa izateak lekuz kanpo egoteaz gain, "umiliagarri" ere bada leizean gelditu zirenentzat, eta perspektiba historikoa falta direlakoan, gainera. Ez dut ezagutzen holakorik gertatzen zenik horrelako aktoetan. ESALDI HORI EZ DUT ULERTZEN!!!Ezer ez meza egilearen kontra, pertsonalki ezagutzen baitut, baita bere konpromisoak ere.