Etxarriarraren pilota jotzeko modua aparta da, gogor jotzen dio pilotari.Mutil apala, xumea, euskaltzalea da. Arbizuko polikiroldegiko gimnasioan edozeinekin mintzatzen da. Euskal Herriak horrelako mutilak behar ditu, baketsuak, elkarrizketaren bidez arazoei irteera bilatzen diotenak, etsaiari aurre egiten diotenak. Hemendik bidaltzen diot zorionik sentikorrena, Aitor eta Mariari, bere ezkontzagatik. Uste nuen zibilez ezkondu zirela, eta Aitorren erantzuna: "Ez, ez, Lekunberriko elizan ezkondu ginen". Kristau jatorra izan dadila eskatzen diot Jainkoari, eta zure emaztearekin sendi kristau bat osa dezazuen.Emadazu baimena aholku bat emateko, zure puntu neuralgikoa Jainkoa izan behar da, gerturatzen bazara puntu horretara zoriontsu izango zara, urruntzen bazara zoritxarrekoa.Bukatzeko, gaizki esanak barkatu eta ondo esanak onartu, eta gutun hau gure adiskidetasuna estutzeko izan dadila.