Nolakoa izan den jakiteko asmoz, etorkinei zuzenduriko inkesta bideratu zuen Immigrazioaren Arretarako Bulegoak 2010ean.2008an egin zen antzeko inkestarako elkarrizketatu berak izan dira oraingoan ere.Ikuspegi fidagarria eta etorkinek Nafarroan pairatzen duten krisiaren eraginaren argazki bat utzi digu, zonaldeka aldakorra izan badaiteke ere.Orokorrean, krisiaren eraginak arloka:- Lana: %36,1ek galdu du lanpostua (Magreb aldekoak, 45 urtetik gorakoak, eraikuntzan ari zirenak, batik bat), eta lana bilatzen ari direnen kopurua %10ean igo da 2008tik 2010era.Prekarietatea eta esklusiorako mehatxua agerian uzten ditu egoera honek.- Etxebizitza: hipoteken igoerak lanpostuen galerarekin batera, etxebizitza erosia zuen 10etik 1ek etxebizitza galtzea ekarri du; eta ondorioz migrazio proiektuetan eta gizarteratzean inboluzioa. Afrika iparreko pertsonak izan dira gehien pairatu dutenak.- Osasuna: osasun egoera ontzat duen pertsona kopurua %23 jaitsi da. Lanaren eta etxebizitzaren galerak, beste osagai askorekin batera, ulerkor egiten du neurri batean osasun fisiko zein mentala eraginda egotea, eta, ondorioz, osasun baliabideak gehiago erabiltzea.- Bazterkeria: ia % 40k adierazten du tratu ezberdina jaso duela etorkina izateagatik, lan munduan, kalean, eta toki publikoetan erakunde publikoetatik baino gehiago.- Migrazio proiektua: Krisiaren gainetik, Nafarroan bizitzen jarraitzeko asmoa adierazten da (batik bat Afrika iparreko jendeak). Migrazio proiektua ez dagoela eraginda epe luzera azaltzen da. Bai epe laburrera, familietako norbait bere jaioterrira itzuli dela adierazten baita, baina beti ere berriro hona etortzeko asmoz.Diru bidaltzea joan-etorrikoa bihurtu da, hau da, gero eta diru gutxiago bidaltzen dute beraien jaioterrietara, eta bertako familiak dira krisi egoeran ekonomikoki eta migrazio proiektua mantentzeko laguntza ematen dietenak.