Guaixeko irakurleengana zuzendu baino lehen, Guaixeri berari eskerrak eman nahi dizkiogu, orri hauen bidez, Behatokia ezagutu eta honen mezua zabaltzeko aukera eskaintzeagatik.Norbaitekin hartu-emana lehenengoz egiten dugunean, ohikoa izaten da aurkezpenak egitea. Bada halaxe eginen dugu guk ere: Hizkuntz Eskubideen Behatokia aurkeztuko dizuegu gure lehenengo hartu-eman honetan.Euskararen eremu batzuetan normalizazioaren kontrako eta hizkuntza-eskubideen aurkako politika bortitzak ezartzen ari zirela oharturik eta, beste eremu batzuetan, berriz, ez zirelako behar bezalako aurrerapausoak ematen ari; alegia, Euskal Herri osoan hizkuntza-eskubideak urratzen zirela oharturik, hizkuntzaren normalizazioan atzerapausoak ezin onar zitezkeelako, Behatokia abian jartzea erabaki zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak orain dela 10 urte, 2001ean.Zer egiten du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak?Zenbait lan alor jorratzen baditu ere, Behatokiaren proiektu nagusia den EUSKARAREN TELEFONOA aurkeztuko dugu gaurkoan.Doako zerbitzua eskaintzen die herritarrei. Herritar bati euskaraz egitea eragozten zaionean, honek ez daki nora edo nori zuzendu bere kexa. Gainera, hiritarrak normalean gaiaren inguruan dokumentatu eta bere kexa bideratzeko zailtasunak izaten ditu. Askotan hiritarrak ez daki berari gertatu zaionak eskubideak urratzen ote dituen, legearen barru edo kanpo ote dagoen, e.a. Behatokiak aditu zerbitzua ematen dio eta hiritarraren ordez egiten ditu beharrezko izapide guztiak kexa bideratu, heldu behar den lekura helarazi, eta zuzendu beharrekoak zuzen daitezen eragiteko.Horrela bada, aurrerantzean zure hizkuntza-eskubideak ez direla bermatu uste baduzu, edota antzeko hizkuntza-eskubide urraketa egoeraren bat ezagutzen baduzu, EUSKARAREN TELEFONOAren zenbakia gogoan hartu, astindu, euskaraz bizitzea eragozten dizun egoera/zailtasuna Behatokiari jakinarazi eta, urraketa egoera konpontzeko ahaleginean eta bidean, lagun izango gaituzu. Euskararen telefonoa: 948 14 61 72www.euskararentelefonoa.com