SAKANAN ERE "SASOIA"

Sasoia 2011ko urr. 7a, 00:00

Bai, Sakanan ere "SASOIA". Bi urte badira Sakana eskualdean jubilatu eta pentsionisten elkarte hau sortu zela.Iruñean jaio zen elkartea duela 4 urte. Ongi egituratu eta indarra hartu zuen garaian,Sakana eskualdean bizi garen jubilatuoi SASOIA elkartea sortzeko proposamena luzatu ziguten. Ideia onartu eta proiektua gauzatzeko lanean hasi ginen. Ezaugarri eta helburu berdinekin, hau da, abertzaleak eta ezkertiarrak, eta ezker ikuspegitik jubilatu eta pentsionisten aldarrikapenak eta eskubideak defendatzeko helburua (pentsioak,zerbitzuak, jubilatuendako zentroak, aisialdien antolakuntza, kultura eta abar...). Euskal Herri eta gizarte mailan izaten diren errebindikazio eta borroka guztiekin ere bat egiten dugu, justiziari bultzada bat emateko gogoarekin.Jubilatu garela eta ez gaude isilik egoteko, geldirik egoteko,baztertuak sentitzeko. Egoera beltza ikusten dugu eta ez dugu etsipenean erori nahi. Orain arte borrokaren bidez lortu izan ditugu helburuak eta aurrerantzean ere ez dugu beste biderik ikusten.Baliagarri,probetxugarri sentitu nahi baduzu, jarri Sakanako "SASOIA" elkartearekin harremanetan. Hilabetean behin elkartzen gara Etxarri-Aranatzen. Hitzaldiak, egoera politiko eta soziala aztertu, gure arazoetan sakondu, iritziak jaso, ekintzak prestatu...Sakanako jubilatu eta pentsionista guztiei zuzentzen dizuegu gonbitea. Nork defendatuko du geurea, guk geuk defendatzen ez badugu?