JAI BUSAREN ERABILTZAILEAK GUZTIOK GARA

Prebentzio programako teknikariak 2011ko urr. 7a, 00:00
Idatzi honekin Jai Busaren erabileraren inguruan hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu.Herriz-herri eta jai giroan, hainbat urte daramatza Sakanatik bueltaka Jai Busak, gazte eta helduak eramaten.Zerbitzu honen helburuak ezagunak dira jadanik, baina berriro gogoraraztea garrantzitsua dela iruditzen zaigu:-Jendea sentsibilizatu eta kontzientziatu norberaren autokontrolaren ardurarekin, alde batetik edozein substantzia kontsumitzerakoan eta bestetik horrek dakartzan ondorioekin.    -Auto istripuen "jaitsierak" dakartzan gaitzen murrizketa.    -Alkoholaren eta beste substantzien gehiegizko kontsumoak sortarazten dituen isunen murrizketa    -Jai baten ondoren etxera itzultzeko erraztasuna izatea.    -Arriskuen murrizketarekin zerikusia duen edozein kanpainaren informazioa ematea.Jai busaren erabilera irekia da adin tarteari dagokionez. Hala ere, herrietako festetara gerturatzen den jendea oro har gaztea (15 - 30) izaten denez, zerbitzua adin tarte horri dago bideratua. Horrek ez du esan nahi adin tarte horretatik kanpo gelditzen direnek ezin dutenik erabili.Jai Busaren erabiltzaile gehienak 20 urtetik beherako gazteak izaten dira. Gazte helduagoek kotxea erabiltzeko aukera daukate eta kasu batzuetan erabili egiten dute jaietara hurbiltzeko, erosotasuna dela eta. Badakigu autobusean ematen den denbora dexentekoa dela, baina presarik al daukazu iristeko? Ez zoaz ba herri bateko jaietara? Fitxatu behar al duzu? Autobusean giro bikaina egon daiteke, lagunekin solasean, barrezka, festa giroan zaudelako. Ez al zara konturatu autobusean joanda gidatzeko ardurarik ez duzula? Eta ez duzula zure bizitza arriskuan jartzen?Gaur egun, Jai Busa ezinbestekoa den zerbitzua da. Garraioari dagokionez, aukera daukazu bidaia arduratsua egiteko, Jai Busa egonda ez baituzu kotxea hartzeko beharrik izango.Sakanako jaiak ezagunak dira herri askotan eta giro polita aurkitzeko aukera ematen digu. Hori dela eta, jai horietaz disfrutatu eta noski, Jai Busa erabili!Animatu eta erabili Jai Busa!!