Kontsumoaren sistema hain geureganatuta daukagu,ezen askotan ez garen kontziente izaten egiten ditugun gauzez. Askok esaten dugu ez dugula sistema kapitalistaren parte izan nahi eta beste gizarte mota baten alde borrokatu behar dugula; baina... aldaketa honetan, noraino sartzeko prest gaude? Ez dira hitzak definitzen gaituztenak, ekintzak baizik.Elikagaien burujabetzaz hitz egiteak luze eramango liguke baina helburu honi lotuta eta gure esku dauden jokaeretan zentratzen bagara, geure buruari egin beharreko galdera hau izango litzateke:- Zertan oinarritzen naiz erosketak egiterakoan?Ados baldin banago subiranotusanarekin, erantzuna hau izan beharko litzateke: - Erosketak egiterakoan, barazkiei eta fruituei dagokienez, hemen ekoiztutakoak izan behar dute, bertako nekazarienak, ekologikoak eta noski GARAI-GARAIKOAK izan behar dute.Hemen dago, besteak beste, egungo elikagaien politak multinazionalen bitartez sortu duten elikatze eskizofrenikoa, nola da posible abenduan entsalada tomatea jatea?Elikagaien ugaritasuna oso aberatsa da sukaldatzeko eta jateko orduan, eta honekin lortu dute jendeari iruzur egitea, aniztasuna eta ugaritasuna, kontsumoaren beste bi ezaugarri.Ohiturak aldatzea zaila da, oso, benetako borondatea eta nahia eskatzen du, baina, ez bagara saiatzen nola lortuko ditugu aldaketak? Geure burua aldatu behar dugu lehenago eta gero gerokoak, ekintzek izan behar dute gure aldarrikapena.Animatzen zaituztegu bertako nekazariak laguntzera, ama lurraren zaintza babestera etab, sasoi-sasoiko elikagaiak erosten.Pauso txikiak emanez bide luzeak egiten direlako...On egin.