Arratsaldeko ordu biak aldera dira eta Rosa kafe bat hartzen ari da, Tasubinsako bere lanpostura bueltatu baino lehen.Bere lankideak 36 dira guztira, nahiz eta bi taldetan banaturik dauden (lan zentro berezia eta zentro okupazionala). Bazkalosteko atsedena hitz egiteko, arduradunei txantxaren bat egiteko edota inguruko zelaietatik Sakanako paisaia ederrak ikusi bitartean bueltatxoren bat emateko aprobetxatzen dute.Batzuek eta besteek haien lanpostura bueltatu baino lehenago aisialdi tartetxoez disfrutatzen dute.Rosa Moreno, Altsasuko bizilaguna, egunero etortzen da Tasubinsara, Lakuntzako zentrora. 1987 urtean hasi zen lan munduan sartzeko laguntza berezia behar duten zonaldeko pertsonen eskaerak betetzen.Duela 50 urte jaio zen Iruñean eta 24 urte inguru daramatza Tasubinsan. Rosak hainbat ekintzetan parte hartu du Tasubinsak dituen enpresetako bezeroekin, gaur egun soilik bezero horietako 2 dira Sakandarrak; Sakanako eta Lakuntza Sukaldeak. Tailerrean sortzen den beste material guztia, Nafarroako enpresa ezberdinetan banatzen da.Rosa eginiko jarduera askotaz gogoratzen da eta harro sentitzen da Tasubinsan egindako lanarengatik.Erretirora ailegatu arte tailerrean igarotzea espero du, nahiz eta (irrien artean) dezente gelditzen zaiola esaten duen. Rosak, zonaldeko hainbat pertsonak bezala, adimen ezgaitasuna dauka eta heziketa bereziko ikastetxetan bere formakuntza bukatu eta gero Tasubinsan sartu zen.Irurtzundik Ziordira dauden herrietakoak dira tailerrean dauden pertsonak, nahiz eta Lakuntzarrik ez dagoen.Rosa, Hiriberrin bizi zen duela 3 urte arte, baina familia kontuengatik Altsasura bizitzera joan behar izan zuen; bere lagun eta lankide ohi Anaren kasua ere aipa daiteke, Iruñeara bizitzera joan behar izan zena tutelatutako edo zaindutako pisu batera.Sakanako pertsona askori gure zonaldean dugun bizileku horien faltak eguneroko bizitzan eragiten die eta askotan bizitokia aldatu behar izaten dute.Aditzera eman den beharra da, Rosaren beste 6 lankide ere haien bizitokia aldatzera beharturik egon baitira, eguneroko bizitzan dakartzan aldaketak kontuan hartuta.