EMAIOZU ZURE ONGIEZAREN BERRI OSASUNBIDEARI

Hizkuntz Eskubideen Behatokia 2011ko aza. 4a, 00:00

Baneramatzan egun batzuk azkureak jota.  Beso eta aztaletatik hasi eta ordu gutxiren buruan zabaldu zen gorputz guztira. Loa ere galarazten zidan. "Azkenean medikuarenera joan beharko dut". Osasun etxera deitu dut txanda hartzeko.  "En euskera? No, lo siento. Es que la compañera que lo habla no está en este momento".  Larruazaleko azkurea lehenengoz nire gorputzean baina horrelako erantzunen negala aski ezaguna zerbitzu publiko batera jo dudan gehienetan.  "Bihar 12etan. Ongi da".- Hola, buenos días.  ¿Cuéntame, cuál es el problema?Problema? Arazoa aski ezaguna euskaldunontzako: gure hizkuntzan mintzatu eta bizi nahi izateak sortzen dizkigun ondoez eta egonezaren sintoma guztiak ditut oraintxe bertan. - Sí, es una dermatitis.  Date esta crema tres veces al día y esta pastilla cada 8 horas.Eta euskaldunok zerbitzu publikoetan euskaraz aritzeko aukerarik ez dugun guztietan sentitzen ditugun bestelako sintomei aurre egiteko, zein da botika edo errezeta? Pentsatu  dut. Dermatitisa sendatzeko medikuarenera, eta hizkuntza-eskubideen urraketak sendabidean  jartzeko,  zein da euskaldunok dugun erremedioa?  Gure eskubideari uko egin ez eta mediku euskaldunak exijitzea eta, ziurtatzen ez diguten guztietan, gutxien-gutxienez, gure sintomen berri dagokion tokian jakinaraztea.  Alegia, Osasunbideari gure kexa jakinaraztea. Edota, bestela, euskararen telefonora deitu, "zita" eskatu (948-146172) eta gertatutakoaren berri eman. Gure sintomak agerian utzi eta botika egokiak eskatzen hasi beharra dugu. Gorputzeko sintomei erremedioa jartzen saiatzen garen bezalaxe, euskaraz bizi nahiari ere exijentziaren sendabelarra aplikatzen hasi eta osasunbidean jarri.  Nola sendatu bestela?www.euskararentelefonoa.com948 146 172