Umoreak gure osasun físiko eta mentalean eragin positiboa dauka. Barre egiteak gure sistema inmunologikoa indartu egiten du eta tentsioa sortzen duten hormonak gutxitu egiten ditu. Barrearekin ere, endorfina direlako hormonak isurtzen dira; hauek zoriontasunaren hormonak bezalako izenarekin ezagutzen dira, ongizate sentsazioa sentiarazten digutelako.Arazoen edo esperientzia gogorren aurrean, umoreak eta irribarreak, egoera erlatibizatzen lagundu diezaguke, baita estresa eta tentsioa gutxitzen ere. Umoreak egoerekiko distantzia emozionala hartzera lagundu diezaguke, lasaituz eta orain arte ikusi ez ditugun ikuspuntuak kontuan hartzera eraman gaitzake, trebetasun intelektualak indartuz. Nahiz eta arazoa konpondu ezina izan, barneko tentsioak arintzeak zama handia kendu egiten du, irribarre egiten dugunean gure gihar guztiak mugitu egiten ditugularik, aurpegitik hasita hanketaraino.Bestetik, irribarre egiteak antsietate eta tristuraren aurkako ekintza positiboa eragiten du. Emozio positiboak bultzatzeak oreka berreskuratzen eta osatzen lagundu dezake eta emozio negatiboak arintzera eraman.Hau dena kontuan izanik, garrantzitsua da bakoitzak bere buruaren hausnarketa txiki bat egitea. Beraz, zure bizitzako minutu batzuk hartzera gonbidatzen zaitut galdera hauei erantzuteko:- Zein da zure umore maila 0tik 10era? zenbat aldiz barre egiten duzu egunean, astean, urtean..?Zure umore maila egokia dela pentsatzen baduzu, segi horrela!! Antidepresibo hoberenetariko bat erabiltzen ari zara bai zuretzako baita zure inguruan daudenentzako.Aldiz, barre gutxi egiten duzula konturatzen bazara, landu zure barrea eta sustatu umoretsuak diren momentuak. Bromak egin, film edo telebistan azaltzen diren drama gehiegirik ez ikusi, komediak ikusi, antzerki barregarrietara joan, musika pozgarria entzun, pertsona baikorrez inguratu eta pertsona ezkorrez aldendu...Helburua, bizitzak dauzkan alde gogorrak arintzeko uneak edo moduak bilatzea da. Honekin barrea ateratzen ez bazaizu, zure bizitzan zer gertatzen ari den pentsatu. Bizkarrean daramazun "motxilaren" zama pisutsuegia izan daiteke eta barrea ateratzeko saiakerak zapuztu ditzake, psikoterapia baten laguntza ezinbestekoa izanik. Eta guzti hau umorez bukatzeko, hona hemen Groucho Marx-en esan bat: " bi urte egon nintzen emakume batekin biok gustu berdinak genituela konturatu arte: biok atsegin genituen emakumeak".