1863an Altsasun sortutako tren geltokiak Sakanako etorkizuna suertatu zuen. Trena dela eta, gehi errepide arteko komunikazioa, Sakana eragin ezberdinetara ireki zen, bai demografikoki, baita industrializazioan ere: Urdiain-Arruazu arteko zonaldea, euskarakeriko giroa zela eta, Gipuzkoako iturrietara. Altsasutik aurrera Arabara, eta Uhartetik aurrera Iruñeari begira.Lehenengo fundizioa Altsasun 1898an jarri zen. Bost urte beranduago Olaztiko Cementos. Pausoz pauso, lan aukera gehiagorekin, industria, nekazaritza, abere hazkuntza, transformazio lantegiak, tailerrak, zur industriak, zerrategiak, eta abarrekin, lan emigrazioa gutxitu egin zen. 1970rako industriak dibertsifikatu eta zabaldu egin ziren haran osoan, Altsasu immigrazio herri bat bihurtuz. 1990ean, erripideak hobetuta eta lan aukera osoekin, Nafarroako haran aberatsenetako bat zen Sakana.Zer suertatu da azken hamarkada honetan Nafarroako langabezia portzentaia handiena Sakanan izateko? Nafar Gobernuak Erribera zaindu du, fantasmagorietan gehiegi gastatu: Los Arcos, Reyno Arena, Reyno produktuak, El Camino errepidea, etab., eta Sakana baztertuta geratu da. Lantegi asko itxi dira; Sunsundegi eta Josefina Arregi gaizki dabiltza. Eta horrez gain, Hartza Nafarroako jatetxe hoberena itxia, eta Julia, Mari eta Manoli jubilatuak omenaldirik gabe.Horretarako al da Nafar Komunitatea, Sakana eta Sakandarrak baztertzeko?