Udal zerbitzuak dira Oinarrizko Gizarte zerbitzuak. Bertan egiten den lana, pertsonen arteko harremanekin zerikusia daukana, neurri handi batean. 80ko hamarkadatik martxan egon arren, erakunde hauek arazoak dituen jendea, bazterturik daudenak edo etiketadun bezeroak dituzten zerbitzu bezala ezagutu dira... baita pertsona ezindu eta adinduei etxe laguntza ematen dizkien zerbitzu modura ere.Zerbitzu sozialen sistemaren lehenengo leihatila bezala definitu dira.Harrera programa da hasieratik eratu zen programa. Zonalde konkretu bateko biztanleen arazoak, kezkak , eskaerak eta galderak jaso eta bideratzea du helburu. Sektoreka: emakumea, familia eta gazteak, 3. adineko pertsonak, ezinduak, etorkinak, baztertuta dauden pertsonak...Harrera programarekin batera, gaur egun beste programa batzuk garatzen dira gizarte zerbitzuetan: etxeko laguntzarena, familiarena, drogamenpekotasunen prebentzioarena, gizarte integrazioarena eta babesturiko enplegu proiektua.Orain dela urte gutxitik gaur egunera, bezeroen profil aldaketa garbia eman da.Gizarte zerbitzuetara ailegatzen diren eskaerak enplegu falta, diru sarreren eskasia eta etxebizitza mantentzeko zailtasunagatik dira, besteak beste. Egoera horiei esklusio edo gizarte bazterketa egoera izena eman zaie; Azken urte hauetan jende gutxiagok pairatu duena. Orain, berriz, areagotzen ari dena. Horrek antsietatea, autoestima falta eta identitate krisia dakartza.Guk , profesionalok, honi aurre egiteko arreta, enpatia, aholkularitza eta laguntza-konpainia ditugu tresna eraginkorrenak, elkarrizketaren eskutik. Pertsonak ulertu, onartu eta bere egoeraz ohartarazi, aldaketa lortzeko. Bere baliabiderik indartsuena bilatzen... Pertsonak bere prozesuan parte hartzea ezinbestekoa da, baina zaila eta luzea izan daiteke.Gizarte langilearen egin beharra ez dago beti diru laguntza baten tramiteari lotuta. Haserrea, goibeltasuna, eta errabia ulertzen trebeak. Counselling izen teknikoa duen lana.