EHko Erdigunearen Sinbologia

Felix Isasa 2011ko aza. 11a, 00:00

Euskal Herriko Erdigune geografikoa, Andiako mendilerroko, Lezitza mendiren magalean kokatuta dago. Leku geografiko bitxia. Azken urte hauetan, leku geografiko xume  hau, sentimendu-leku bihurtu da. Euskal Herriaren nahia eta borondatearen SINBOLOA  bihurtzen ari da.Zer du ba leku horrek, gure nahia edo gogoaren sinboloa izateko?                     Niri, gure herrian aspalditik ongi sustraituta dugun bost ezaugarri nagusi, gogora ekartzen dit leku honek: Gure antzinakoekin lotura; Gure herriaren duintasuna; Askatasuna; Berdintasuna eta Itxaropena. Antzinakoarekin lotura Natura azaltzen zaigu bere biluztasun osoan. Gure mitologiaren izaki guztiak, ziur nago hortik dabiltzala gora eta behera, alde batetik bestera. Eta kasualitatea edo ... leku hori, xarma berezia duen leku hori, zuloa da.  Mari gure jainkosaren beste zulo-etxe agian ? Edo ... gure nortasunaren gordeleku?. Oteizaren zulo magikoa?Leku leuna, gozoa, EMEA. Gure Ama Lurraren sabel goxoa  irudikatzen diguna. Antzinakoen leku sakratua. Gure herriaren duintasunaHorra ez gaitu inork eramaten. Joan behar gara. Eta mendi goian dagoenez, goiari ekin behar diogu. Zutitu eta gora! Gure Herria beti zutik. Beti gorantz. Duintasunez!Askatasuna Kasualitatez edo, ... leku horrek ez du jabe pribaturik. Inguru horiek, mendi komunalak izan dira beti. Nafar guztiena.Eta, Euskal Herriko seme-alabek, Nafar Naziotasuna dugunez, leku hori guztiona da. Euskaldun guziona. Hona hor burujabetasunaren ikurra.Berdintasuna Zulo biribila dugu Euskal Herriaren Erdigunea.Zuloak,  bildu eta elkartzen gaitu. Biribilak berdintzen gaitu. Hemen ez dago toki berezirik. Ez dago inor besteen gainean. Gure zuloan, erdian dagoena, agintzen ari dena, ez dago gainean,  behean dago besteen zerbitzuan.Itxaropena Erdigunea,  Euskal Herria, bere osotasun geografikoa kontuan hartzen duelako, Euskal Herriaren lurraldetasuna aldarrikatzen duen sinbolo garbia da.Erdigunea , ... goi mendiko zulo bat dugu.                           Zuloa, ... euskaldun ez direnak ere,  ongi ezagutzen duten hitza. Batzuentzat hitz madarikatua. Besteentzat, egoera ilunean, babesleku, gotorleku.Zuloa ,...  bizitzaren sorburu eta heriotz lekuaOrain,  hainbeste zulo itxi behar diren garai honetan, hor dugu etorkizunerako irekita izan behar dugun zuloa.Zulo horretan, gure gogoaren hazia utziko dugu.Laster sortuko da fruitua.