ETAk armak isiltzearen inguruan Guaixe astekariak kaleratu zuen erreportajea ongi aurkeztua eta objektiboa iruditu zitzaidan. Hala eta guziz ere, 1981. urtean pasatu zen gertaera baten berri eman ez izana, gutun hau idaztera bultzatu nau, etorkizuneko Euskal Herria eraikitzen ari garen honetan, alde guzien ikuspuntua jasoa geldi dadin.1981. urte horretan, orduko EAJ-PNVko zinegotziak zirenak, tartean ni neu, Etxarri Aranazko udalean, ETAren mehatxu zuzena zen gutun bana jaso genuen, haien hitzetan "etsaiarekin bat eginda geundelako". Ohar honen bidez, Euskal Herriko azken urteetako historia osatuagoa eta beraz, egiazkoagoa izatea baino ez dut nahi.