Hilaren lauan ETAk jarduera armatua uzten zuela eta erreportajea argitaratu genuen. Haren zatia zen kronologia bat, orduan ere OSATU GABE zegoela azaldu genuena, eta pixkanaka denen artean osatu beharko genuela aipatu genuen. Aldameneko gutunaren moduko lekukotza gehiago izanen dira. Horregatik, halakoak jasoko ditugu, eta etorkizunean, datu berri mordoa dugunean, atzera ere kronologia publikatzeko. Bitartean, web orrian erreportaje hartako kronologian txertatzen joanen gara.