ASIMILAZIO PROZESUAREN AURREAN EZABATU ETA EUSKARAZ BIZI

Anaitz Igoa eta Itsaso Ganboa 2011ko aza. 17a, 00:00

Herri honek bizi duen gatazka politikoarekin batera kokatu behar dugu, ezinbestez, herri hau menperatzeko aspaldi abiatutako asimilazio prozesua. Eta horrekin batera, noski, bizi dugun hizkuntza gatazka bera ere, eta egun espainiera eta frantsesa direla hizkuntza nagusiak euskararen herrian.Herri euskaldunarentzat benetako konponbideari ekiteko, asimilazio prozesua gelditzean jarri beharko dugu lehentasuna. Euskarak menpeko izaera politiko eta soziala du bere lurralde osoan. Eta  estatuentzat hizkuntza zein kultura ordezkapenarekin jarraitzeko edozein bide da zilegi: eskolak ez du euskalduntzen, eta hala ere, hirueleaniztasuna, TIL eredua,... bultzatzen dute, arlo guztietan euskaldunon eskubideen urraketa etengabea da...Egoera iraultzeko bertatik bertara adostu eta sortutako hizkuntza-politika burujabea behar dugula aldarrikatu behar dugu. Euskaraz Bizi den herria eraikitzeko, euskara lehentasunezkoa izatea ezinbestekoa da.UEMA da euskarari lehentasunezko tokia emateko tresnetako bat. Hau da, asimilazioari aurre egin eta berau gainditzeko tresna da. Hori dela eta, harro gaude gure herria UEMAn sartuta egoteaz. Hala eta guztiz ere, Etxarrin gaztelera lehenesten den seinaleak aurki ditzakegu. Bidetik, kaletik, menditik, ... goazela, hizkuntzaren erabilera arrotza izan arren, normaltzat hartzen dugu, gaztelania eta frantsesa ere gure hizkuntzak kontsideratuz. Horregatik, Etxarrin eta Euskal Herri osoan etengabe inposatzen diguten paisaia linguistiko erdalduna iraultzeko deia zabaldu nahi dizuegu.EZABATU ETA EUSKARAZ BIZI!!!