Orain arte harrera soilik landu da.Migrazioaren "boom"etik, krisiaren protagonismora pasatu gara. Etorkinen itzulerak zertxobait gehituz doaz, baina gehiengoak bertan geratzea erabaki du.Horregatik, integraziorako garaia da.Integrazioa dimentsio anitzeko prozesua da , luzea, belaunaldi anitzekoa.Dimentsio horiek lau ardatz nagusietan bilduta:1-Integrazio materiala, edo egiturazkoa: oinarrizko bizi baldintzak, eskubideak, zerbitzu publikoetara jotzeko bide arruntak, erakundeen funtzionamendua.....biltzen ditu2-I. kulturala: iritziak, jarrerak, pertzepzioak, portaerak.....aurreiritziak, estereotipoak.......3-I. soziala: iritzi publikoa, bolondrestza, harreman pertsonalen gunea.....4-I. identitarioa: "gu" komun batean bukatuko duen parte, izate sentimendua.Integrazio prozesu horren hasieran gaude. Bidea ez da erraza izango, aldapa gorakoa baizik, eta are gehiago krisi egoera honetan murgilduta. Ezinbestekoa dira integraziorako politika publikoak, hala nola gizarte eta GKEen parte-hartze aktiboak. Lana, Osasuna, etxebizitza......rako politikak behar dira; politika kulturalak, bazterkeria eta probeziaren kontrakoak, topaketak erreztuko dituztenak, harrera gizartea sentsibilizatuko dituen politikak......Immigrazioak berak ekarri dizkigun balioak (aniztasuna, humanitatea, esfortzua, poza......)probestuko dituztenak Migrazio fluxuak gelditu dira.Orain arteko balorapena baikorra da, harrera gizarteak baikorki onartu ditu kanpotik etorritakoakBaina krisiak aldekoa ez den ingurunea sortzen du. Etorkinek bertakoek baino tratu hobea jasotzen duteneko uste okerra dago. Horrek, lehenak guk izan behar duguneko sentimendua sortzen du, beraiek baino eskubide gehiago ditugulako ustea, eta hori xenofobiaren sustraietako bat da......Lana galtzearen ondorioz "paperak" galtzeak, irregulartasun egoerara eraman ditu asko eta asko, eta integraziorako bidean atzerapausoa izaten da.Egonkortasuna ezinbestekoa da integraziorako, eta horren kontrakoa, etorkinen presentzia lana dagoenerako soilik onartu edo justifikatzea.