Eta ez da gutxiagorako krisi garai honetan herrialdeek krisia nola kudeatu duten ikusita. Orain dela hiru bat urte, jakin genuen krisiak larriki jo zuela Islandia, baina, geroztik ez dugu berri gehiagorik izan. Zergatik?Alabaina, bitarte honetan, islandiarrek gizarte iraultza bat aurrera eraman dute: gobernuari dimitiarazi zioten, banku nagusiak nazionalizatu dituzte, zorra ekonomikoa birnegoziatu dute (herritarrentzat baldintza egokiagoak lortuz), konstituzioa berridatzi behar dute, eta abar. Gainera, gobernu berriak ikerketa bat hasi du erantzukizunak argitzeko, eta ekonomia itolarrira eraman zuten hainbat politikari eta bankari atxilotuta daude. Hori guztia, manifestaldi, bilkura, protesta eta hainbat gizarte ekimenen bidez lortu dute bizpahiru urtetan zehar. Benetako gizarte iraultza. Nafarroan ere ikusi dugu politikariek ekonomia kolapsora eraman dutela bizpahiru urtetan, zorra biderkatuz. Azken bi urtetan (2008-2010), 780 milioitik 1.700 milioiko zorra izatera pasatu gara. Orain, zorra eragin duten berberak zerbitzu publikoetan larrialdiko mozketak inposatzen ari dira, langile eta giza-talde ahulenak zigortuz. Bitartean, boteretsuek beren abantailak blindatuta dituzte.Inbidida, benetakoa! Hala ere, ez diet islandiarrei inolako gaitzik desio, alderantziz, esker ona baizik, gauzak beste modu batera ere egin daitezkeela erakusteagatik.aingerumi@gmail.com