Denok dakigu Bernardo Atxaga oso idazle ona eta inportantea dela munduan baina jakin ere egin hehar da oso pertsona sentibera dela eta bere " Bi anai "liburuan agertzen da. Orain Arbizuko zuzendaria Imanol Rayo pelikulan liburuko ideia bota du.Pelikula ez dut oraindik ikusi baina gustura ikusiko dut." Bernando Atxagak idatzitako liburuan Danielek eta Pablok aita galtzen dute. Daniel, adimen-urriko mutikoa da eta anaiak denbora guztian zaintzen du aitak esan zuen moduan. Animalia batzuk beren mintzoak deiturik Obabara joaten dira, Obaba haien herria da eta zehazki anaien etxera joan ziren. Animalia bakoitzak bere ikuspuntutik kontatzen du Daniel eta Pablo bizitzen ari diren istorioa, baina beti haien mintzoak gidatuta. Dani oso txarto ikusita dago bere herrian eta are gehiago, inpultso sexuala ateratzen zaionean eta kontrol barik herriko jendea izutzen duenean. Horrelako abentura izan zuen neska batekin, Teresa deitzen zena, eta honek gertatutako guztia Pabloz maiteminduta zegoelako egin zuen. Pablo gaixoak ez zekien zergatia eta oso larrituta zegoen anaiarekin; alde batetik Danielen gainean egon behar zelako denbora guztian bera zaintzen, bere aitak esan zion moduan eta, bestetik, dirua izateko lan egin behar zuen eta egun osoa lanean ematen zuen. . Pixkanaka liburuaren animaliak bizia galtzen dute eta berriak agertzen dira, azken animalia izan ezik, antzara, eta heriotza itxuratzen du."Hemendik eta berriro Bernardo Atxagari mila esker Sakanako ezgaituaren elkartetik bota nahi diot, ezgaituaren pertsonaren ondoan egoteagatik......., gure ezgaituaren pertsonekin egon zenean, Loli Torresen liburua bultzatzeko...