FCC-ren ERRAUSKAILUA NAFARROAN

Alberto Biurrun Lasheras 2011ko aza. 25a, 00:00

Onargarriak ez ezik, arbuiagarriak ere badira FCC-k Olaztiko porlandegiko labeetan burutu nahi duen hondakin errausketa jardueraren aurka daudenek jaso dituzten hertsapenak eta mehatxuak. Ez da, hala ere, gaurkoa jarrera hau, urteetan enpresa honek, bere egitasmoen aurkako edozein ekimen, oso bidezkoa izan arren, bere bideragarritasunaren aurkakotzat hartu izan baitu beti.Tema enpresak Tuteran bertako Udalaren, eta Aragoiko, Errioxako eta Nafarroako zonaldeetako alderdi politiko eta erakundeen aurkokatasuna jaso zuelako bere hondakinen balorizazio proiektua bertan behera utzi zuenean, "sortutako manipulazioaren eta desinformazioaren ondorioz" egiten zuela esan zuen, "nahiz eta proiektuak, zonaldeko premiak asetzeko eta onura soziala, ekologikoa eta enplegua sortzeko balioko zuen"Baina hemen FCC multinazionalaren aurrean eta Sakanan gaude, Barcina andereak bere zinegotzietako bat UPN-ko Tuterako zinegotziek egin zuten berberagatik kanporatu duen tokian.Enpresak errausketa gauzatzeko instalazioak egiteko NG-aren baimena jaso du, eta horretarako hondakin kudeatzaile moduan erregistratu dute.Herritar askok argi ikusi dute estrategia honen atzean, Nafarroan errausketa ezarri nahi dutela porlandegian hondakinak "ordezko erregai" gisa erabiliz.Gaitzespena erabatekoa izan da. Sakanako, Ameskoako eta Arabako Lautadako Udalek, taldeek eta erakundeek aurkako iritzia adierazi dute. Uztailaren 16ko manifestazioa, 2.500 pertsona Altsasun, inoiz Sakanan egin den haundiena izan zen eta berriki Olaztiko Udalak enpresari proiektua bertan behera uzteko eta ez zuela inposatuko emandako hitza betetzeko eskatu dio.Hala ere, enpresak bere hitza ez betetzeaz gain, liskar bide baten alde egin du, eta ez soilik ez duelako proiektua uzteko asmorik adierazi, baizik eta gainera hondakin errausketarako instalazio berriak eraikitzeko inbertsioa egiteko, hondakin mota gehiago erretzeko baimena eman beharko diotela adierazi duelako, argi utziz enpresaren helburua ez dela soilik biomasa erretzea, errentagarria zaion edozein hondakin baizik.Honen aurrean, antolaketa eta mobilizazioa dira erantzun bakarra. Datorren larunbatean, azaroak 26, eguerdiko 12:00etan Altsasuko Iortia Kulturgunean aurkeztuko da 3mugak Batera plataforma berria, hondakin errausketa ez Sakanan ez Nafarroan gauzatu ez dadin  lanean ari diren Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako plataformak biltzeko asmoz sortua.Aukera paregabea dugu denok batera indar egiteko eta halako basakeria geldiarazteko.