Kaixo:Gu Rexu, Itziar eta Intza gara, Odei Iturriozen guraso eta arreba. Azaroaren 27an Odei gure ondotik joan zela urte bat egingo du. Guk egun horretatik aurrera aukeratu ez dugun bizi berri bati ekin behar izan diogu. Ezinezkoa den egoera batean aurkitu ginen, ez genuen sinesten biziz eta pozez beteta zegoen 21 urteko pertsona bati horrelako gauza bat pasa zekiokeenik. Ez da justua, baina bizitza horrelakoa da, batzuetan ederra eta beste batzuetan latza eta gogorra.Guk urte honetan hainbat eta hainbat pertsonaren laguntza jaso dugu eta lerro hauen bidez hori eskertzea da gure nahia. Banan-banan eskertzea gustatuko litzaiguke, baina hori ezinezkoa denez eskutitz honekin zuenganako dugun maitasuna eta esker ona adierazi nahi dizuegu.Odei gogoan eta bihotzean duten guztiak dute lekua gure etxean eta guk esku zabalik hartuko ditugu.Odeik gauza on asko utzi dizkigu baina garrantzitsuena, berak eman digun maitasunari esker lortu dugula orain garen familia handi hau osatzea.Zuek emandakoa ez dugu inoiz ahaztuko.Maitasunez Rexu, Itziar eta Intza