Udazken betea; negua, udaberria, uda, udazkena.Udazkenean eroritako hostoak gorrotatzera heldu nintzen helduleku gabeziaz,ezin jasan neguak urtzea, ezin ulertu euriaren behetik gorako erortzea,udaberriko lehen lore maitagarriak zenbatzera behartu nuen nire burua, udan eguzkiak ahulezia garaitu zezan eskatu nuen.Zoriona itxaropenean topatzen omen da maiz.Agurrik gabeko tren geltokian helmugaratua izan nintzen; berandu bereziegia zinela esateko. Hotza, ezina, damua ... denek batera irentsi ninduten eta denak batera irentsi behar izan nituen, ez nuen besterik.Hurrengo trena hartu eta berriz ere udazken betean lau urtaroren buruan.Urrunean ikusten dudan zerumuga besarkatzea dut amets, begirunearen bidean aurrera, aurrera eta aurrera eginez non zaitudan jakin, miresmena zenbaki egin daitekeen galdetu, oheratu aurretik zeru zabaleko paisaian izan ohi ditudan izarrak banan banan poltsikuratzerik ba ote ditudan baimena eskatu.Ezinaren betiko nahia.Irribarreak oroitzapenen truke.Eta tren geltoki bakarti hartan ematerik izan ez nuen besarkada benetako txapeldunen erreinura...!Bereziegia zarelako, Odei.