Gero eta lehenago iristen zaizkigu gerturatzen diren festeetako seinaleak: dendetako eskaparateak, laster hasiko dira gabonetako argiak kaleetan jartzen, telebistan iragarki ezberdinak agertzen dira... Festa honetan parte hartzeko modua, gehienetan, behar ez diren kontsumoetan edo gehiegizko kontsumoetan oinarrituta dago. Horregatik hausnarketa sakon bat egin behar dugu; Askotan, kontzienteak izan gabe, nahi ez ditugun mezuak bidaltzen dizkiegulako haur, nerabe eta gazteei.Jende gutxi dago kontsumo handia egitearen alde dagoena edo gauza positiboa dela pentsatzen duena, hala eta guztiz ere, festa hauetan edozer gauzak balio du, asko jaten dugu, asko edaten dugu, erosketa asko egiten ditugu... eta aldi berean oso zorrotzak edo kritikoak gara gure haurrek edo nerabeek opari asko eskatzen dituztenenan, diru kantitate handiak eskatzen dituztenean edo kontsumo handiak egiten dituztenean.Drogomenpekotasunaren prebentzio programetatik, dena erlazionatuta dagoela ulertzen dugu eta kontsumitzeko erak, aisialdiaren denboraren erabilerak edo bizitzeko erak, drogen kontsumoarekin erlazio zuzena du.Ez gara soilik gure hitzen jabe, gure ekintzak ere oso garrantzitsuak dira. Afalduta, kopa batzuk edan eta gero, kotxea hartzen badugu "izotzak erosteko" adibidez, ulergaitza da gero gure nerabeei alkohola edan eta gero kotxea ez hartzea esaten badiegu.Beste alderdi garrantzitsu bat, gure sentimenduetatik hitz egitea da. Askotan debekatze hitzekin esaten ditugu gauzak eta holako mezuak gehienetan ez dute guk nahi dugun erantzuna, horregatik, gure sentimenduak (beldurrak, nahiak, kezkak...) islatzen dituzten mezuak esatera gonbidatzen zaituztegu. Ez da gauza bera "Ez edan alkoholik!" esatea edo "Kezkatuta nago, mesedez alkohol kantitatea neurtu, zeozer gertatzen bazaizu..." esatea. Errazago hurbilduko dira gugana, sentimenduetatik hitz egiten badiegu.Etxean arau eta muga argiak jartzen baldin dira eta sentimenduak elkarrizketako ardatza badira, komunikazioa emango da familia barruan.Horregatik egokia izango litzateke orain gerturatzen diren festetan hastea edo hurrengo urtean edo posible dugunean, besteen aldaketa itxaron gabe. Seguraski arraroa egingo zaigu hasieran baina saiatzera animatzen zaituztegu!