Hau da askotan entzuten den galdera. Azkeneko urte hauetan, G puntuak oiartzuna izan du, eta hau dela eta istorio ezberdinak entzun ohi dira honen inguruan. Emakumezkoak, gizonezkoak, denok G puntua omen dugu eta gakoa aurkitzean omen dago.Esan gainera, esaten denez aurkikuntza ez dela hain erreza, eta askotan lehiaketa baten sartuta gaudela ematen du.Sexologiak, sexologook, erronka handia izan dugu, gure buruarekin sentitu dezakegun plazerra, genitaletatik ateratzeko.Eta ausartuko naiz esatera oraindik ere horretan gabiltzala.Honetan gainera, G puntu zoragarri honen agertzeak ez digu argi gehiegi eskeini..Pentsa, sentitu dezakegun plazerra genitaletan kokatzea nola murriztu dizkigun aukerak, eta ondoren G puntu batera murrizten badugu, gureak egin du!Horrela ikusita, harreman sexualetan lortu dezakegun plazerra helmuga bat dela dirudi, eta ondorioz helmugara,hau da G puntura iristerakoan lortzen dugula merezitako saria.Iristen ez bagara saririk ez, egindako ibilbidea zertarako?Zorionez, plazerra ibilbide luze bat da, etenik gabekoa, helmuga gabekoa, bizitza guztian eta etengabe eraikitzen dugun bide zoragarri bat.Plazerra sentitzeko gaitasuna gorputz osoan daukagu, eta harreman sexual batean bakarka edo konpainian sentitu dezakegun plazerra ez dago hain lotuta puntu konkretuetara.Gure sexualitateak, hau da gure gorputzarekiko dugun harremanak dimentsio ugari ditu ( indibiduala, soziala). Beraz, gorputzarekin sentitzeko dugun gaitasuna, egoera emozional, fisiko, eta sozialari lotuta dago erabat.Puntu bakar bat ez , ikusten denez puntu asko ditu gure plazerrak.G puntua bilatzen energia erabili beharrean, ikasi dezagun gure gorputza maitatzen, sentitzen, garen hau momentu oro bizitzen, bakarrik, edo beste norbaitekin konpartitzen.Agian zailagoa da, honek helmuga konkretu bat ez duelako, norberak etengabe eraikitzen dugulako, eta askotan erreferentzirik gabe gaudelako. Baina esango nuke aberatsagoa dela, puntu bat baino gehiago garelako, eta saria bide osoan zehar aurkitzen dugulako eta ez soilik bukaeran.