Kanpoko tresna baten bidez larruazaleko ehuna ireki edo hondatzen denean sortzen da zauri bat, eta horren ondorioz odol isuria izan dezakegu.Kasu horietan, lehenengo pausoa gure eskuak garbitzea izango da. Erabili behar dugun materialak garbia izan behar badu, gure eskuek ere garbi egon behar dute gure lana betetzeko. Zauria txikia eta azalekoa bada, etxean bertan sendatu ahal izango dugu gure botika kutxarekin. Zauriaren ingurua garbituko dugu lehenik eta behin. Zauria garbia bada, ura eta xaboiarekin nahikoa izango dugu, iodo pixka bat eman (kontuz lehenago iodoari buruz aipatutako aholkuekin) eta gasa eta esparatrapuarekin estaliko dugu. Tirita bat ere nahikoa izango da.Zaurian harritxoak daudela edo zikina dagoela ikusten badugu ur oxigenatua ondo etorriko zaigu zikinkeria kentzeko. Zurrustadaka ur oxigenatua zaurirantz botako dugu, eta horrek sortzen duen aparrak zikinkeria guztia arrastaka kanpora aterako du. Zauriak beti erditik kanpora garbitzen dira hesagailuaren laguntzarekin.Zauria sakona bada ez dugu garbitu behar, ezta kremarik edo hautsik eman ere. 112 telefonora deituko dugu laguntza eske.Zauria larria izango da:- Zauriak esku-azpiaren tamaina badu.- Zauriaren ertzak ez badira elkartzen.- Hezurrak edo muskuluak ikusten badira.- Artikulazioetan eragina badute.- Esku, hanka, begi edota sexu-organoetan badira.- Sakonak badira edo objektu zorrotz batekin eginak badira.- Iltzaturik dagoen objekturik aurkitzen badugu.- Pertsona edota animalia baten hozkadaz eragindako zauria denean.