Abenduak bat, Diario de Navarran, 14.n orrialdean. L. Sarriesek idatzitako albiste bat azaldu zen. Artikuluaren arabera, Sakana makaltzen ari da, eta irtenbideak zabaltzea komeni da. Artikulugileak proposatzen duenez, industrializazio garapen gehiago ez galtzeko, bide egokiena egonkortasun eta kolaboraborazio akordio bat da, eta hori Sakanako bizilagunen eskuetan dago.Baina zer azpimarratzen du geure artikulugileak? Sakana politikoki gaizki dabil. Sentikortasun bipolarizazioa dela eta, ekonomia eta garapen irtenbideak korapilatzen dira ideologien kutsadura sufritzen dutelako. Eta enpresek ez diote eusten. Baina artikulua idatzi duena beraz aurreiritzi hutsean mugitzen da, politiko giro kontrakorra jokatzeagatik.Idazleak biomasa errausketa Olaztin egoki bezala begiztatzen du. Eta errausketa kritikatzen dutenek ez dute argudiorik, kontra jokatzea baizik. Simplismo hutsa. Aritkulariak beste ebidentziarik ez du aipatzen, eta ez ditu kontuan hartzen ere. Enpresak itxi dira Sakanan, eta Nafar Gobernuak inolako negoziaziorik, eta/edo laguntzarik, ez du eskaini. Madrilgo Gobernuekin, 2013rako, EAJk negoziatu omen zuen enpresa haztegi bat Sakanan. Baina ¿non ziren UPNko parlamentariek, haztegi hori bideratzeko eta defendatzeko? Benetan Gipuzkoaldera begiratzen bada, beste giro industrial bat dago. Eta, hala bada, ¿zer eskatuko genuke 2012rako? Hoberena.