URTE BERRI ON

Sasoia, Nafarroako jubilatuen elkartea 2012ko urt. 13a, 00:00

Urte mugaren ohiturari jarraituz, Sasoia, jubilatu eta pentsionista elkartearen izenean, urte berri on "GUAIXE" irakurtzen duzuen guztioi. Gogoa, nahia, den heinean mugarik gabeko eta mota guztietako zorion eta ondasunak opa dizkizuegu.Errealitateari begiratuz,hain baikor eta esku-zabal izateko aukerarik ez dugu aurkitzen. Murrizketaren mundutik ihes egiterik ez dugu ikusten. Aurreikuspen beltzaren nahigabea ezin baztertu eta gauzak erabakitzen dituzten guneetatik oso urrun ikusten dugu gure burua.Zer egin? Dakiguna, beti egin duguna, eta egiten ari garena: mugitu, informatu, borrokatu, elkartu. Hauek dira gure tresnak, gure armak, gure baliabideak. Tresna hauei esker asko dira igaro den urtean aurrera atera ditugun ekintzak. Ez ditut aipatu besterik egingo.1- Jubilatu eta pentsionisten arazoei dakienez PPren egoitzan, gure aldarrikapenak jasotzen zituen eskutitz bat utzi eta PSNren egoitzara bideratu ilaran jarrita. Ekintza deigarria izan zen. PSNko arduradunei eman genien aldarrikapen ber-berak jasotzen zituen eskutitza. Hauek ziren eskariak: 1200 euro pentsio txikiena, erresidentzia publikoak, ongizate zerbitzuak, osasun zerbitzuak...Gurekin zer ikusia duten gaiari buruz hitzaldiak informaturik egoteko.2-  Nafarroako 2012ko aurrekontuetan egin dituzten murrizketak salatzeko,sindikatu eta eragile sozial ezberdinek sortu duten plataforman parte hartu dugu eta lan honen ondorio izan zen abenduaren 17ko manifa Iruñean.3- Polítika mailan: Hauteskundeetako lana: hitzaldiak, propaganda, kartelak, buzoneoak.Presoak. Kontzentrazioak preso eta errefuxiatuen eskubide guztiak onartzeko, espetxeetako salbuespen egoera bukatzeko, dispertsioa salatu. Familiakoei elkartasuna agertu.....4- Sakanan jasaten ari garen egoeraren berriak jaso, barneratu eta eragile ezberdinak antolatzen dituzten ekintzetan parte hartu: langabezia, abian, Josefina Arregi, intzineradora, indar sare berria.Lan ona eta beharrezkoa egiten ari garela uste dugu. Gehiago egin behar delakoan gaude.Urte berriari hauxe eskatzen diogu.SASOIA INDARTU, SASOIA ZABALDU, SASOIAK SASOIAZ JOKATU DEZALA