"Bromatologia" hitzari, bere horretan ikusita, sinpatikoa eta guzti izatearen itxura hartzen ahal zaio "broma/txantxa" hitza erro moduan hartuta. Baina ez da hori bere esanahia: broma/elikagai eta logos/ikasketa hitzek osatzen dute eta elikagaien ekoizpenak, erabilpenak, kontserbazioak eta banaketak osasunarentzat duen eragina aztertzen du.Zientzia honek elikagaien gainean hainbat kontu lantzen ditu: osaketa kualitatiboa eta kuantitatiboa, eraldaketa toxikologikoa eta kutsadurak aztertu, haiek saihesteko teknologia egokienak ikertu eta erabilpen proposamenak egin, legedia nola erabili, kontsumitzaileen babesa eta abar. Nafarroako presidente Yolanda Barcina, hain zuzen ere, bromatologian katedraduna da.Gaiari iraulia emanez gero, elikagaia paratu den lekuan Nafarroako egoera sozioekonomikoa paratuta, zalantzarik gabe, Yolanda Barcinaren gobernuak, 2012ko aurrekontuetan, bromatologiarako metodo zientifikoaren parekoa erabili du, non euskara eta euskal kultura oro har toxikologia eta kutsadura faktoreak diren. Gorrotoa eta ezinikusia. Euskarazko komunikabideei eta euskararen aldeko sustapenari bideratutako zero euroko diru-kopuruak ez du beste azalpenik: euskalgintzaren bizkarrezurra hausteko plana.Horrexegatik, inoiz baino tinkoago, Guaixek eta Beleixek euskara maite duen guztiaren babesa eta laguntza behar dute. Premiazkoa da apurtu ezinezko babesgarri bat saretzea proiektu horien bizkarrezurrarentzat.aingerumi@gmail.com