Historioa ikaragarri aldatu da, eguberrietako iragarki famatua bezala.Etorkizun hobeago baten bila bere jaioterria zein betiko bizimodua utzi zuten etorkinei asko gustatu izan zitzaien Eguberrietan etxera itzultzea, jaiak senitartean gozatzera.Asko itzuliko dira bai, beste irtenbiderik ezean, batipat denbora luzez turroia trabatzen ari zaiela sumatzen dutelako.Zalantza izpirik gabe, ez zekiten, ametsa askoren ispilu zen helmuga lurraldera iristeko hasitako abentura hark kaduzidade data bazuenik. Eta orain paradisu zen lurraldea biztanlegoaren gehiengoa gazitzen duen errealitate bat kanportzen hasi da, ustezko demokraziaren izenean.Urrun geratu dira, lana zela eta duela 5 urte estatuko Lan Ministeritzatik egiten ziren dei masiboak, 200.00 etorkinen premia adierazten zutenak, adibide.Hala, krisi egoerak behartuta asko eta asko dira jasanezina duten egoera honetatik ihesi norabaitera doazenak (bai jaioterrira nola munduko beste nonbaitera, etorkizun hobeago baten bila).Gaur egungo errealitateak joan-etorriko mugimendua asko azkartu du, eta joateak, aldentzeak, eragin ezkorra dauka harrera gizartean, jaiotze tasa gelditze-beheranzko joera hartzen ari baita.Beraz, utzi diogu jada immigrazioari tabla salbatzaile bezala ikusteari. Dena den, gurean hainbeste denboraz lan egin duten etorkinak ez dira maletak egiten dituzten bakarrak. Bertako asko, gero eta gehiago dira beraien lurralde zein familiak utzi eta beste norabaitera doazenak etorkizun hobeago baten bila. Ziurrenik ere ez da beraien bizitzarako amestu zutena, baina bai tokatu zaiena.Krisiak akaso balioko digu ohartzeko uste duguna baino berdinagoak garela, immigrazioa joan-etorriko fenomenoa dela, mundiala, denoi eragiten diguna....agian orain uler dezakegu zertxobait migrazioetaz, suposatzen dutenaz.....Beraz, maletak itxaropenez egiteko garaia iritsi zaienei, Bidaia ongi doakizuela eta ongi-etorriak edonora zoaztela ere.